Anoeta ingurua nolakoa zen
Hizlaria(k):
Agote Martiarena, Begoña
;
Agote Martiarena, Miren Arantzazu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-070-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Anoeta ingurua nolakoa zen azaltzen dute. Beraien ama Anoeta baserrikoa zen eta sarri joaten ziren bertara aitona bisitatzera, baina oso zaharra zen eta bota egin zuten. Donostia "La casa del Aguila"n bukatzen zen. Loiolako tranbia bertatik pasatzen zen eta Donostia guztia zeharkatzen zuen. Peñaflorida kalean hartzen zuten Hernaniko tranbia aitona bisitatzeko. Erribera aldean baratzeak zeuden. Anoeta aldean angulak harrapatzen zituen jendeak. Anoetan zeuden beste baserri batzuk aipatzen dituzte; gaur egun ez dago horrelakorik, zeharo aldatu da. Ez zegoen bertako elizarik, Miserikordiara (Torreaga) joaten ziren, baita Loiolara ere.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:04:06
- Erref: DON-070/024
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!