Ama Donostian etxez etxe esnea saltzen
Ama Donostiara joaten zen esnea partitzera etxez etxe. Orioko partetik ere batzuk joaten ziren Donostiara. Barazki gutxi izaten zen garai hartan eta esnea baino ez zuen eramaten.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: DON-063/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Eta ama nora juten zan? Esnia partitzera?
- Esniak eamatea Donostia, bai. Ordun juten zian, autobusa ibiltzen zan, baiño autobusa aberitzen bazan astuakin-ta juten zian. Ta ama Donostia juten zan. Ta etortzen zian, ba, ordubata aldian edo, bueltan. Goizian zortziak aldian jaitsi.
- Etxez etxe ibiltzen zan?
- Kalian hala ibiltzen zian, e! Etxez etxe partitzen [zituen] esniak.
- Antiguan ala…?
- Ez, Donostia juten zian.
- Bazian bakarren batzuk Antiguora juten zianaka´e, hemen astuakin, hemen Zapaterikua ta juten zian Antigua´re. Baiño gehiyena Donostiaiño juten zian. Ta urrutitik etortzen zian hemen, e! Orioko partetik-eta bazian etortzen zianak. Arrillagatik eta, hor, Oriyotik. Arburukuak eta.
- Esniakin. Eta berdura-eta ere bai?
- Berdurik garai hartan berdura gutxi. Hementxe, leheno esan detena, aiten-ta… hor, Txokolatenekuak. Aitak-eta ibiltzen zuen berdura han ta han geo´re Martutenetik etorri zian hoik Txokolatenea horrea. Ta hoik berdura hoik ibiltzen zuen asko. Berdura. Baiño, gaiñontzian, berdura gutxi zan. Bestia gure andrian-ta gurasuak bestia berdura asko iten zuenak. Bekoetxeberri edo, hortxe aurrekaldian behian zan basarriya. Ta haik´e asko iten zuen berdura. Baiña hemen ez zan gaiñantzian berdurik ordun. Hemen orduko berdurak zian koniflorak, azak, porruk ta gaiñontzian gauza gutxi.
- Eta etxerako normalian, ez?
- Bai, etxeako. Ez zan ordun.
- Eta patata?
- Patata ta hoik bai. Artua ta babarruna ta hoik bai. Patata ta artua ta babarruna.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!