Donostia (Gipuzkoa)

Bainuaren ordua eta ura

Bainuaren ordua eta ura Bainatu ere egiten ziren arroketan. Etxean dutxarik ez zuten, eta behien atzean garbitzen zen, barreñoian sartuta. Iturria zuten etxe ondoan. Ura ona zen; orain ez, kutsatu egin zen obrekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bainatu ere egiten ziren arroketan. Etxean dutxarik ez zuten, eta behien atzean garbitzen zen, barreñoian sartuta. Iturria zuten etxe ondoan. Ura ona zen; orain ez, kutsatu egin zen obrekin.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Arroketara baiñatzera-ta juten ziñaten, ala ez?
-Bai, baiña geo etxea, etxea jun ta etorri. Etxea etortzeako zea, berriz ustelan baiño izerdi haundiyagokin ta zea, nazkagarriyo.
-Igeri...?
-Hemen ez, holakoik ez.
-Igeri ez zenun ikasi?
-Ez. Hemen, egiya esan, nola ez genun zeik, lutxik ta holako gauzik… Ni… gu… behiyen atzian. Ni behin baiño gehiyotan hortxe garbitu izandu naiz. Barriñoiyian jarri zea, ura, barriñoi… sartu han, erdi larrubixik eta behiyen atzian.
-Behiyan atzian.
-Behiyan atzian. Bai.
-Orduan ura... etxian bazenuten ura? Ur korrientia?
-Bai, bai. Iturriya hortxe genun, iturriya hor. Ta iturriya zan… aurrena genun tubu bat; hemen nik ezautu nunian ura zeon, eta ura garbiya. Hirurogei ta gehiyo urtian ur hua ean deu guk. Ta zeatu ere bai. Eta horrako villa hoik in zian; oain konbentuba do, hortxe oain´e ura hor dakau guk, e… ta han, honea etortzen dan ura´re horkua da, baiño eateik ez do […]. Villak, hor, villa hoik.
-Orduan lehen bai, ur garbiya…
-Bai, bai, bai. Urtietan, hiruoigei ta gehiyo urtian euki deu guk ur hoi, ta ean´e bai! Guk bakarrik ez, askok!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia