Donostia (Gipuzkoa)

HABE eta AEK

HABE eta AEK <p>Helduen alfabetatzea, 50 urtetik beherakoentzat. HABEk metodologiak aztertu ditu. AEKren balioa azpimarratzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-061-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Helduen alfabetatzea, 50 urtetik beherakoentzat. HABEk metodologiak aztertu ditu. AEKren balioa azpimarratzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, helduen alfabetatzea eta, hori ere beste?
-Bai, hori ere kulturan sortu gendun, bai.
-Inportantia da hori, ez?
-Bai. Bueno noski zeukala bere inportantzia baiño, nik jarri nun […] baiño berrogeita hamar urte arte eh, guk pentsatzen gendun berrogeita hamar, berrogeita hamar urtetik gora euskal, euskeraz ez dakinak ez du behin ere ikasiko! Ez du behin ere erabiliko! Ez du […] horrekin, diruba gastatzea. Hartu ditzagun hogeita hamar urtekuak, ez dakitenak euskaraz, hoik ikasiko dute baiño, berrogeita hamar urtetik gora, ez du […] diruba gastatzea. Total, jubilatuko da hemendikan hamar-hamabost urtea, ez due ikasiko.
-Egongo da norbait, ez? Ikasten duna.
-Baiño, minoria bat, minoria bat, minoria bat. Eta bueno gaiña, HABEk egin duna, izan dia lortu, aztertu, metodologiak, euskeraz ikasteko metodologiak. Baiño benetan hor, merito haundiya, gehiyena izan dutenak izan dia AEKkuak eh, AEKkoak horko irakasleak, diru gutxikin’e konformatuak, entusiasmo haundi batekin… Eta nik beti lagundu egin ditut AEKkuak.
-HABE sortu zanerako AEK martxan zegon?
-Martxan zegon, bai, martxan zegon. Eta ordun bueno, azkenean egin gendun bueno ba, AEK finantzatu. Heak’e beren tranpak egiten zituzten, […] apaiza zan hoietako AEKko buruzagi bat eta, harrek esaten zun: “guk dauzkagu berrogeita hamar milla ikasle”, bai baiño aber, pagatu al dute matrikula? Ta “gu gea, erakunde publiko bat”, ez, “zuek ez zeate erakunde publiko bat, zeate interes publikoa daukan erakunde pribatu bat”, hori beste kontu bat da. Interes publikoa dezula, dudarik ez, erakunde pribatua zerala ere, dudarik ez. Baiño garai hartan, gauza hoiek gaur egun bueno onartzen dia ta argi baiño garai hartan, eztabaida bat izaten zan beti. "Gu gea publikoak herriyak aukeratu gaitulako", baiño ze herriyak? Hor zeon pixkat mistifikaziyo bat.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia