Jaunartzeko gosaria, batzokian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-060-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Batzokira joaten ziren, Bulebarrera. Lehen Jaunartzea egin zutenean Mujika gotzainak eman zien Jauna, Santa Marian, eta batzokian gosaldu zuten.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: DON-060/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Alderdien egoitzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak
Transkripzioa
- Eta gero, eztakit zuen juten ziñeten bueno batzokira edo?
- Batzokira, bai.
- Hor Bulebarrian ezta?
- Bulebarrian zegon batzokiya. Goatzen naiz ni lehenengo jaunartzia in gendunian, eman zigun lehenengo jaunartzia Mujika obispuak, gotzayak eman zigun. Leheno ikusi det argazkiya. Ekarri zazu.
- Zuk nun in zenuten?
- Santa Marin.
- A, Santa Marian?
- Bai, eske orduan ya bizituko... Ba ez gu Hondarrabi kalian bizi giñan. Santa Marin. Kamariña, badakizu nola daon Koruko Ama Birjiñen kamariña?
- Ez.
- Ba, hori... hor in genun jaunartzia. Eta gero, gu goatzen naiz... goatu iten naiz e! Gosaya in genula batzokiyan, Bulebarrian. Gosaya, jaunartzekua.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!