Donostia (Gipuzkoa)

Gerra aurreko antzezlanak

Gerra aurreko antzezlanak <p>Antzerkia egiteko txarra zela dio, baina bere ahizpa oso ona zela. Aitak prestatzen zituen antzezlanak. <em>Neskamearen marmarrak</em> antzezlana. Ahizpak hitzaldiak ere ematen zituen, aitak prestatuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-060-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzerkia egiteko txarra zela dio, baina bere ahizpa oso ona zela. Aitak prestatzen zituen antzezlanak. Neskamearen marmarrak antzezlana. Ahizpak hitzaldiak ere ematen zituen, aitak prestatuta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta garai hartan antzerkia ere egiten zan. Zuek juten ziñeten antzerki ikuskizunetara eta?
- Ni oso txarra naiz antzerkiya egiteko e! Antzerkiya egiteko oso txarra naiz ni. Nere ahizpa zan oso ona! Ta ni oso txarra. Ta nere aitak preparatzen zitun antzerkiyak, eta nerekin beti desesperatuta egoten zan. Esaten, "baño nola izan leike hain txarra?". Ta egiya da. Ta nere ahizpa hain ona. Eta, bai. Antzerkiyak egiten zituzten, bai, bai. Ta nik e bai. 'Neskamearen marmarrak' eta.
- Hori zure aitak idatzitakua da ez da?
- Uste det /ustet/ baietz. Baietz uste det /ustet/.
- Eta hor... zuk ze papel edo... ze iten zenun?
- Ni? Ixil-ixilik eon. Nere ahizpa zan hola etxeko andria bezela, ta ni ume txikiya eta hantxe exeri ta eon. Ixilik. Horixe, bestela! Esaten dizut /esateizut/ oso-oso txarra.
- Ta antzerkiya nun iten zenuten? Nora juten ziñeten?
- Ni ez naiz gogoratzen e. Hori gehiyo goatuko da nere ahizpa. Pixkat haundiyaua zan, eta ona zan eta beak antzerkiyak iten zitun.
- Eta zure ahizpa hitzaldiya ere ematen zitun aitak prestatutakuak?
- Bai, bai, bai.
- Eta ze...
- Nere ahizpa e! Nik ez.
- Zuk ez.
- Nik ez.
- Eta badakizu ze hitzaldi klase zian edo ze?
- 'Neskamearen marmarrak' zan bat. Hori badakit. Ta gehiyo ez naiz goatzen.



Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia