Poxpolinak, Kursaalean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-060-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Poxpolinetara joaten ziren, Don Ramon Labordarekin. Dantzak egiten zituzten eta abestiak ikasi, neska-mutilak. Kursaalean. Jaialdiak izaten ziren gero.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: DON-060/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza , Politika » Euskara eta politika
Argazkiak
Transkripzioa
- Juten giñan poxpoliñeta. Poxpoliña zan Don Ramon Laborda apaiz batek eramaten zuna. Eta horra juten giñan jai genunian. Eztakit, ostegunetan edo. Eta han iten genitun... Hori goatzen naiz beida! Dantzak.
- Dantzak.
- 'Haiñ urrin etxe poxpola' eta dantzak, polit-politak!
- Eta hori nun izaten zan?
- Hori, Kursaalen.
- Kursaalen? Orduan, Gran Kursaal.
- Kursaalen.
- Azpiko aldian ala?
- Bai, azpiko aldian. Kursaalen.
- Eta neska-mutillak elkartzen ziñeten han?
- Neska-mutillak. Jai genunian. Eta erakusten zizkiguten hori abestiyak, dantzak... Eta Don Ramon Labordak esaten zun, txiki-txikiyak giñan ta nahastu iten giñan, ta esaten zun hori zala denetan politena. Nahastutzia.
- A, bai?
- Txikiyak nahastutzia. Esaten zun beak, Don Ramon Labordak. Esaten omen zun. Ni ez naiz gogoratzen, baño...
- Ez zea gogoratzen. Eta orduko abestiñ batekin edo gogoratzen zea?
- 'Haiñ urrin etxe poxpola' abestuko genun. Ta beste bat... ez naiz goatzen.
- Eta gero, dantza nun iten zenuten? Hor ikasitako dantzak eta gero...
- Ba, ez... hantxe bertan.
- Hantxe bertan.
- Bai. Toki haundi bat zan. Oso toki ederra. Ta hantxe iten zitun jaialdiyak eta.
- Eta jaialdiak izaten ziran gero?
- Bai, bai, bai, bai.
- Eta zuk in zenun dantzan jendian aurrian eta?
- Bai, bai. Ai, ze politak giñan txiki-txikiyak!
- Eta poxpolin jantziyakin.
- Bai, bai.
- Gona gorriya eta...
- Gona gorriya. Goatzen naiz abesti bat pixka bat. Itxoin pixkat. Nola da? Goatuko naiz.
"Begira zeñen polita
nagon alos obekin..." eztakit ze esan nahi dun horrek.
"Haizea jotzen duanean
ikurriña bai diruri
trinka-trinketa
trinka-trinki
Gorontz orlegia eta
gona gorri".
- Ze polit.
- Ondikan goatu iten naiz.
- Bai, bai. Ba oso polita da.
- Ta horrekin dantza iten genuen. Goatzen naiz nola bueltak ematen eta bu... Oso polita.
- Eta ume asko ibili ziñeten han?
- Bai, bai. Asko, asko, asko.
- Ta zuk Don Ramon Laborda aituta izango dezun?
- Bai, bai. Bai, bai.
- Ta gero, andereñuak izaten zitun laguntzalle, baño ez naiz... Eztakit. Izenak eta... ez naiz gogoratzen.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!