Donostia (Gipuzkoa)

Notre Dame ikastetxe frantsesean

Notre Dame ikastetxe frantsesean <p>Ategorrietan, Notre Dame ikastetxean ikasi zuen. Mojak frantsesak ziren eta neskendako ikastetxea zen. Batxilergo guztia beste bi lagunekin bakarrik egin zuen. Gutxi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-051-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ategorrietan, Notre Dame ikastetxean ikasi zuen. Mojak frantsesak ziren eta neskendako ikastetxea zen. Batxilergo guztia beste bi lagunekin bakarrik egin zuen. Gutxi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan duzu zortzi urtekin hasi ziñala ikastetxe baten. Eta nun? Nora joaten ziñan zu?
- Oain kendu dute ikastetxe hori. Ategorrietan, Notre Dame. Entzun dezu? Hantxe dago! Etxea hantxe dago. Edifizioa hantxe dago. Oain, ez dakit, zerbait sartu dute hor, ez dakit zer den, eskolaren bat, baiña ez dakit zer, baiña ez haurrentzat, e? Ez, baizik… ez dakit zer daukaten. Badakizu nun daon… Ez dakizu hori ere, ezta? Angeles Custodios ez dezu entzun, ez? Ba, Ategorrietan bertan, erlojuan parean. E? Erlojuaren parean. Da hola pixkat etxe bat holaxe.
- Etxe zuri-gorri bat dago hor…
- Beira, dao Alcalde Elosegui; hasten den lekuan… Alcalde Elosegui… Donostitik begiratuta, daukazu hemen Alcalde Elosegui eta hemen dao Notre Dame. Ta gero Calzada Vieja esaten zaio txikiari. Uste det Calzada Vieja zela. E? “De Ategorrieta” edo ez dakit nola.
- Hori zer zen neskendako ikastetxe bat?
- Bai, bai, ez zeon besterik, denak separatuak giñen. Neskendako, bai. Frantsesak zian monjak.
- Mojak zian.
- Monja frantsesak. Angelun daukate etxea eta hemen zeukaten ikastetxe hori. Ez zan ikastetxe haundiya, e? Gutxi giñen. Eta, batez ere, batxilleratoa egiten genuenak oso gutxi. Nik batxillerato guztia egin det, ba, bi lagunekin, beste bi lagunekin. Eta besteak joaten ziren egitera ba… nola esaten zitzaion horri? “Cultura general”. Bueno, “cultura general”, baiña azterketarik gabe. Bueno, ikastetxean igual egingo ziren azterketak, baiña ez ziñan joaten… Gu joaten giñan institutora azterketak egitera.
- Batxillerrekoak?
- Batxillerrekoak. Bai. Zan kolegioa, lehen esaten zuten “semi-reconocido”. E? Orduan, batxilleratoko hirugarren urtea arte ikastetxean egiten zenittuen azterketak eta laugarrenetik aurrera joan behar zenuen institutora egitera azterketak. Eta hara joaten giñen. Eta gero rebalida. Rebalida. Azkeneko rebalida egin det nik, azkenekoa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia