Donostia (Gipuzkoa)

Etxeko eta eskolako zigorrak

Etxeko eta eskolako zigorrak <p>Hondarra ekartzen zuten baserrira, kamioian, ganaduari azpian botatzeko. Umeak jolasean ibiltzen ziren hondar pilan, baina anaiak ez zion uzten. Zigortu ere egiten zuen, oso gogorra zen eta. Ama oso gazte galdu zuen. Eskolan ere jotzen zuten, Herreran. Baserritarrei makila ekartzeko esaten zien irakasleak, gero horrekin jotzeko. Behin, makilak leihotik kanpora bota zituen. Bihurria zen. Baina matematikak eta geografia asko gustatzen zitzaizkion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondarra ekartzen zuten baserrira, kamioian, ganaduari azpian botatzeko. Umeak jolasean ibiltzen ziren hondar pilan, baina anaiak ez zion uzten. Zigortu ere egiten zuen, oso gogorra zen eta. Ama oso gazte galdu zuen. Eskolan ere jotzen zuten, Herreran. Baserritarrei makila ekartzeko esaten zien irakasleak, gero horrekin jotzeko. Behin, makilak leihotik kanpora bota zituen. Bihurria zen. Baina matematikak eta geografia asko gustatzen zitzaizkion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen komentatu dezu hondarra ekartzen zenutela... nundik?
-Hondarra ekartzen zan honea… e ba, hori, e... ez dakit nundik ekartzen zen; kamioiya etortzen zan; kamioi haundi bat, ganaduai azpiyan botatzeko, bai. Ekartzen zan belar zarra menditikan´re bai, ba berua eukitzeko. Baiño ba zikiña ta dana hobeto [...], gero ba [...] zuten zikiña dena... Baiño ekartzen zun, eta klaro, botatzen zuten hor ba e zea, baserriya don aurreko aldi hortan; pareta bat zeon, eta hola, zabalunian. Eta jendia sagardoteira etortzen zan, ume jendia... ba hondartzan baleozteke bezela bere kubuakin-ta jostailuakin ta. Guk, klaro, momentua bagiñun libre ba juten giñan hara, baiño anaiyak ikusi ezkeo: [...] “Nundik etorri zea, o ze in biha dezu?”. Ta tal, korrika martxa! Eta hori.
-Zigortu... zigortu ere bai?
-Bai, nei bai. Anai horrek bai. Gaztienak ez, anai gaztienak ez, baiño bestia oso gogorra zan.
-Eta ze zigor izaten zian?
-Saska! Eskua. Buuuf. Bai. Bai, bai. Eta gero bere seme-alabak esan izandu diate, bai... “que era”... oso... oso gogorra zala. “Bai, bakit. Ez iazute kontuik esan, bakit ze gogorra zan”. Eta “en cambio”, eta bai, ama... ama bizitu zan bitartian.... ba klaro, zeozer, e, igual enkargua ba uste baiño gehitxoago tardatu o […], beste zeozer, eta klaro, ya anaiya zeozertan zetzian, aman azpiyan gordetzen nitzan, eta amak tapatzen zian eta hori, baiño… ama oso gazte galdu nun, eta aita lenuo… ta holaxe. Eta beti zea hori…
-Eskolan-eta jotzen zuten?
-Eskolan? Bai, Herrera jun giñanian bai. Eske, klaro, izaten zan, nik ez dakit ze maestra… e, mendialdian o baserri o zea… urruti bizi zianian, esaten ziyoten barilla bat ekartzeko, balitzake metro hoitakua; barilla bat ba… zeatzeko, kaskatzeko. Eta ba bueno, ba hola, ba o berriketan ai zea eskolako zeatan o ondokuakin, edo ta bat ta beste… ta kastigua. Eta igual ba etorri, ta deitu ondoa, ta barilla horrekin, regla bat balitzake, “ta aber, eskua, eskua…”; itxita eskuakin, ta iriki… ez, ez, eskua irikita ez. “Itxi eskuak!”, eta kaska igual. Eta gogoratzen naiz behin ein nun… bazitun hiru o lau barilla hortakuak, eta bea ez dakit komunea o noa jun zan, eta hua barrenen zeon bitartian nik in nitun leihotikan kanpoa bota. “Zeinek bota du? Eta zeinek…”. Ez, erderaz. “Zeinek bota du, ta zeinek bota du...”. Ta iñork ez zun ezer esaten, baiño askotan bate bat izaten da, eta : “Sí, ha sido Pakita”, eta bueno, kastigu bat… Etxea etorri nitzaneako telefonoz deitu zuten, aberiyan bat in nula. Eta etxea etorri, ta bronka. Eta gero… Eta holako, holako… Bai, e, nei esaten zian, e, ne ahizpak bihurriya nitzala. Baiño klaro, eske... Eta ba bueno, ze ingo dezu ba? Baiño eskolan “según” ze gauza gustatzen… matematika gustatzen zitzaidan pilla bat. “Según” ze… gramatika, hori ez hainbeste… Geografia´re bai asko…

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia