Sagardoa egiteko prozesua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra izan zen bitartean, emakumeak bakarrik zeuden sagardoa egiteko. Kamioietan ekartzen zuten sagarra Oriotik. Zakuak bizkarrean hartuta igotzen zituzten ganbarara, eta han hustu. Behean zeuden txikitzeko makina eta dolarea. Zukua tina handi batera joaten zen. Ardatzak. Nola prentsatzen zen, egunean bitan. Kupelak. Patsa oso gustura jaten zuen ganaduak, lastoarekin nahastuta. Hankekin ere zanpatzen zuten.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:03:28
- Erref: DON-048/021
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Gerrako urte hoitan ze iten zenun?
- Ba gerra izan zan bitartian, ba, klaro, geunden emakumiak bakarrik. Bakarrik.
- Sagardua nola iten zenuten?
- Ba, sagardua…
- Nola ekartzen zenuten sagardua Oriyotik?
- Bai, beida, Oriyotik etortzen zian kamioiyian, ya kamioi bat… Hor Mirakutzan bazeon gizon bat, kamioia denboa hoitako zaharrak, kajoikuak, eta zakuetan. Ta hor atzetikan, konparaziyo batea, zeon baserriya… ba nola esango dizut /esangoizut/? ba hola baserriya ta biria hemen ta hortikan maldatxo bat zeukan ta hor sartzen zan atzetikan balitzake aurreneko planua, iyotzeko, tolarian sartzeko. Eta gero tolarian sartu, zakua bizkarrian hartu ta eskailleratikan iyo ta ganbarara. Eta han ganbaran zakua han utzi. Eta gero ya bere garaian ya, ba, bueno, kupelak-eta ya preparatuak zeoztela, garbiyak eta denak, ba, ordun eiten zan zakuak hustu ganbaran bertan eta han tranpilla bat bazeukan hau baiño haundiyo eta han eskobariakin zulotikan eta makina zeon traka-traka-traka-traka-traka behetikan atera zan eta han behiyan eoten zan bat pala batekin nahastutzeko tolarian barrenen. Nahastu zea, ya sagarra txikitua, eta gero ya nahastuan ein bihar zan, ba, konparaziyo batea, ze esango dizut? ba hau hola [tolaria] haundiya, baiño ein bihar zizun sagarra ba jarri hola pillan, hemen pasilluak… e? Haren zea, zumua, bazterretikan, baxtar hontan zeon xulo bat eta hemendikan juten zan tina haundi bateau. Eta gero pixkanan-pixkanan, zeak, ardatzak zeozten, bat hemen eta bestia hemen, eta gero zeozten egurrak. Aurrena, zea, kanalito batzuek jarri hola, kanalito batzuk. Gero egurrak, zabalak, hola, estilo hontan. Eta gero tronko batzuek [han] kontra-kontra batzuk eta gero beste batzuk hola. Eta gero ya hartzen zan zea, makina ardatza, pixkanan-pixkanan motorrakin jeisten zian ta harekin bultzata, bultzata, bultzata zumoak atera arte bere kanal hoietatikan. Eta hortikan hortikan txulo hortatikan tina haundiya zeon hortikan eta gero hortikan zabaldu kupeleta.
- Prentsatu zenbat aldiz ein bihar zan?
- Ui... egunian bitan, egunian bitan iten zan hori. Eta gero ya pixkanan-pixkanan gelditzen zan , zea, patza, osea, gogorra, ya zumoik ez zeola /etzeola/. Eta zea hura han gelditzen zan arrastua ganaduantzako lastuakin nahastuta oso gustora jaten zuten eta alimento haundiya emen zeukan. Hala esaten ziguten, zea, beteinayuak. Eta “Bai, bai, bai, eman lasai”. Eta, zea, lastuakin nahastu eta hua jaten zuten. Bai. Eta gero, klaro, [izaten zan] asko eta [genun] beste zulo bat eta hara botatzen zan sobratzen zana [pixkana-mixkana harti] eta gero hankakin aitzen giñan zanpatzen.
- A bai?
- Bai, ondo xehatzeko, klaro, bestela eingo zan zeatu, e? igual, zea, lizundu o hola. Eta hankakin zanpatu-zanpatu-zanpatu eta gero egunian bihar zan zeakin, sardiakin, atera pixkana eta gero ganaduei eman. Eta hola iten [ziun]… hola iten giñun lana. Eta gero, ba, klaro, ya hori dena desagertu zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!