Donostia (Gipuzkoa)

Milizianoak esne bila

Milizianoak esne bila Gerra hasi zenean, ahizpa zaharrenarekin Txofreko zezen-plazara joatekoa zen, lehen aldiz, baina ezin. Milizianoak esne bila etortzen ziren baserrira, eta txartelak ematen zizkieten, gero kobratzeko. Papertxoekin joan zen diruaren bila, Intxaurrondo zaharrera. Irailean sartu ziren. Bidea lehen nolakoa zen. Bandera espainolarekin sartu ziren; eta beraiek beldurrez. Tiro markak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra hasi zenean, ahizpa zaharrenarekin Txofreko zezen-plazara joatekoa zen, lehen aldiz, baina ezin. Milizianoak esne bila etortzen ziren baserrira, eta txartelak ematen zizkieten, gero kobratzeko. Papertxoekin joan zen diruaren bila, Intxaurrondo zaharrera. Irailean sartu ziren. Bidea lehen nolakoa zen. Bandera espainolarekin sartu ziren; eta beraiek beldurrez. Tiro markak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra etorri zanian, e... nola gogoratzen dezu...? Nola hasi zan?
-Nola hasi zan? Ba beida: eee, klaro, ni neska gaztia nitzan, eta zerian, baserriyan, giñun sagardoteiya, baiño ya udara aldea, bukatzen zan ya kanpaiña, eta nere ahizpa zaharrenak ba… beai gustatzen zitzaiyon ba udara denboan Donosti… bakizu, Aste Nagusiya, eta zezenak-eta eoten zian, hor, e, Txofreku hortan. Eta ni sekulan ez nintzan jun, ta ordun in nitun ba hoixe, hamabost urte, hamasei itekuak. Eta “ba bueno, aurten eamango zaitut”. Eta entradak, sarrerak eta denak bazitun… hori, igandiakin; eta klao, larunbatan hasi zan, krixton zeakin, eta akabo gue ze… gue korrida akabo! Eta hortan, holaxe hasi zan. Tiruak hemendik eta hor, klaro, kuartelak zeozten hor. Eta hor dena zien basarriyak. Oain dena etxia dao, baiño zeozten basarriyak, eta hemen ba bildurrak. Bildurrak danak, eta hemen ba… Halare, hemen bertan ba ez zian /etzian/ francotarrak zeatu. Eta hemen republikano batzuk bazeozten, eta ordun hartu zuten… goiko hor konbentua, Mirakrutzen badao, hor dao oain parrokiya, baiño… hor eta… hor hartu zuten, eta pixkat antolatu zuten beren jendiakin, eta gure baserrira etortzen zian ba hor… ba gizon batzuk hor lanian o… haintzako ai ziala, ta klaro hor, konzentratuak zeozten milizianok, “miliciano” jendia, batzuek. Eta ordun etortzen zian gure etxea eta beste baserrita esnian billa. Eta marmitak ba… eamaten zituzten, esnia, eta ematen ziguten hainbeste litro, ba bale bat. Eta esaten ziguten: “Bueno, hau esango dizute noiz jun behar dezuten kobratzea”. Eta hola […] bai, akabo, izango da ba… Eta hola ba ni akordatzen naiz ba behin, ba ya […]… zertako hasi zan hau, zerian, julio, setienbre arte. Setienbrian sartu zian. Eta tarti hortan balebak... eta klaro, etxetikan ni gaztiena, umiena, ba bialdu ziaten nei, papertxo hoiekin. Ta jun nitzan, eta kasualidadez hor, zean... buru zeozten bezela ba ya gizon bi… bi gizon ya ba karrera […], dotoriak, baiño hor Intxaurrondo Zaharrian bizi zian, zea, etxe desberdiñian baiño hor. Eta juten giñan gu esnia eamatea bostero, eta klaro, han birian eta ikusiya, ezaunak giñan, baiño. Ta ni jun nitzanian, klaro, komentua izugarriya… Ba miliziano hoitako batek eaman zian ez dakit ze biretan… galdu ingo nitzan, baiño: “Ale, pasa aquí”. Eta sartu giñan, eta hoitako batek ikusi zianian: “¿Qué andas por aquí?”. “Pues he venido con los vales”. Ai, ai, ai, ai… […] “bueno, vete a esa otra sala”. Eta […] ta bestia, ez dakit haren… familikuak zian biyak beren artian, eta harea. Eta harek […]. Eta bueno, hartu zitun paperak, […] zitun eta bueno, ordun zan diruakin, ez dakit zenbatian patuko ziguten, ordun ez zait gogoratzen´re libra esniak zenbat baliyo zun, baiño patu ziaten, eta ya atzenian ya, tropak sartu zianian, ba gelditu zian dozena erdi bat o kobratu gabe, baiño bueno. Eta holaxe, ya sartu zian, goatzen naiz gaiñea, nere ahizpa hoitako bat… ba jun giñan ba… berdura jasotzea plazara juteko, e, hurrengo eunian, eta hor gaiñan ba azak eta gauzak jasotzen… eta halako batian ba nabaitu giñun hor […], zertako hoi leno bajuo zeon, leno kamiyu hori […] altu do, ta gero jetsi in zan, hasi zanian ba zea, autobusak… eta zea, holako… Ttranbia ezin zun hortikan pasatu; pasatzen zan hemendik, horko tunelakin… hemendikan pasa zan, pasatzen zan horko tranbia, biretikan. Eta ba bueno, ba… hor ikusi giñun ba, zean musikan ta kantari ta… Mekatxis, hor goitik, ta bandera españolakin ta… Etorri zitzaigun bildurra… sartu zitzaigun […]. Jetsi giñan gue berdurakin, hortik behera, eta etxetikan ateatzeko bildurrak eon giñan! Bildur-bildur-bildurrak. Eta klaro, tiruak. Hor batozte ayuntamentuan, Donostiyan, markak tiruanak, badozte. Gero bestian zera ere bai, Hotel Maria Cristinan´re bai. Segun ze tokitan ba tiroteua izan zan /izantzan/. Eta ba hola.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia