Donostia (Gipuzkoa)

Nola jakin zuten osabarena

Nola jakin zuten osabarena Nola jakin zuen osabaren hilketarena. Hernaniko kanposantura joan zen semearekin, han jarritako plaka ikustera. Izena bazetorren: Joan Guruzeaga Illarregi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-048-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nola jakin zuen osabaren hilketarena. Hernaniko kanposantura joan zen semearekin, han jarritako plaka ikustera. Izena bazetorren: Joan Guruzeaga Illarregi.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Orduan, oain dala ba, ez dakit ba nik, lau urte o hola telebistan etorri zan ba Hernanin nola izugarrizko omenaldia in zutela eta ba hau ta hau, eta kezka horrekin. Ta klaro, ni gelditu nitzan batekin; ahizpak-eta hil zian, eta bakarrik nere aurrekua… Hil da oain dala bi urte hil da ta. Eta hari esan niyon: “Jontxo, eon naiz tentatuta e ayuntamentoko… Hernaniko ayuntamentuan numerua billatu det telefonuan, eta deitzeko, jakiteko haren izena aber daon hor”, baiño ez nitzan atrebitzen. Zertako klaro, beren familirik iñor ez zeon ta… azkenian ba ez giñun ein. Baiño ni nere… neon beti kezka horrekin, Hernaniko hor zeozer argitu nahi dula. Eta klaro, nere semia lanian dao Iruñan, eta etortzen zen eta hola, behin esan zian: “Nahi dezu egun batian juteko zerea, Hernanira aber han, eee, kanposantura jungo gea, zertako han emen dao zea; bai, nik ikusi nun telebistan ba plaka haundi bat, danen izenakin”. “Ba bueno, ba guazen”. Hala jun giñan goiz batian, eta bueno, billatu nun, giñun kanposantua, ta klaro, sarreran, berritua dao, oso ondo jarriya, eta gero plaka bat, dana hordoiltua, bakizu, burniya danian dana hordoitua ta… izenak ba… ba danenak. Eta hola billatu giñun…
-Eta han zeon.
-Eta hantxe zeon. Hantxe zeon. Eta hor ikusiko dezu Juan Illarregi, Guruzeaga Illarregi.
-Bai, Guruzeaga Illarregi.
-Hori da, hoixe. Eta hori ya argitu nunian ba ematen zitzaidan, ez dakit ba nik e... “cuando menos” badakizu, hor daola.
-Bai, zer… behintzat zer gertatu zan jakitea, ez?
-Klaro, hoixe, jakitia. Ezer ez dezu konsegitzen, baiño “cuando menos” bai, ba hori.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia