Askotariko jostailuak etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-047-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jostailurik ez zitzaien inoiz falta izan. Bizikleta, motorra, kometak... denetik izan zuten. Berrikuntza guztiak, Portuetxera iristen ziren beste inora iritsi aurretik.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: DON-047/029
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Ordun umiak, guri ez zitzaiun sekula faltatu jostailluba, gu txikitatik beti jostaillubakin, klase guztitakua. Jo, baiño baiño, danetatik e!
-Bai? Ze, adibidez?
-Bueno, bazian han kometak'e ekarri ta kometakin, korrika, kometak altxatzen. Oain umiak zeoze ikusten ai dia baiño, guk kometak ezautu ditugu /ezautuitugu/, bueno oain dala hirurogei ta hamar urtian ezautu ditugula /ezautuitugula/ kometakin, korrika ta, baiño zeak, biziketak, biziketa txikik, motuak-eta, holako trastiak, danak e! Danak, danak!
-Orduan inbidi, inbidiaz eongo zien auzoko beste mutikuak-eta?
-Bueno, baiño hortikan kanpoa're esan bihar da, esan detena, aiten anaiya, Jose, Credit Lyoneko administradoria, ta hua zan Donostin señorituakin bizi zana, horko señorito guztiyakin. Launak. Eta lehenbiziko bizikletak, barriyuan ta, bueno, harrena! Ordun biziketakin ibiltzen zian danak, kotxeik apenas zan, eta biziketakin. Guk, gue lehenbiziko biziketa hortitxen, eta lehenbiziko goldia Braban, frantsesa, Portuetxen, ta dana hola, dana hola. Gauza azkarrenak. Horreatikan, etxe zaharrak, hoi due.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!