Donostia (Gipuzkoa)

Goserik ez zuten pasatu

Goserik ez zuten pasatu Gerraostean goserik ez zuten pasatu, amak dirua bazuelako. Beheko andreak itxurak egiten omen zituen, goseak zeudela, eta udaletxeak ematen zien jana egunero. Hasieran ez zegoen errazionamendurik. Gero bai, eta lentejek zomorroak zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerraostean goserik ez zuten pasatu, amak dirua bazuelako. Beheko andreak itxurak egiten omen zituen, goseak zeudela, eta udaletxeak ematen zien jana egunero. Hasieran ez zegoen errazionamendurik. Gero bai, eta lentejek zomorroak zituzten.

Transkripzioa

-Zuek goserik-eta pasa zenuten gerra ondoren?
-Ez. Ez, ez.
-Baiña egongo zan miseriya... inguruetan.
-Bai, eongo zan; nik ez det ikusi, e. Neri “por ejemplo” guk... bueno, ez dizut esango, zeatik pentsatuko zute harrokeiya... Ez. Dirua zeukan nere amak, eta orduan ematen zuten ez naiz goatzen zian bostehun pezta “caja de ahorros” batetik eta bostehun bestetik o zian dana iten zutela bostehun, hori... bostehun badakit; zer zan ez dakit, baiñon nere amak zeukan dirua, eta guk goseik ez deu pasa, ezta pentsatu ere. Baiño nere lehengusua eta, ez dakit, zea... Petra, behiyan bizi zana... senarra falanjista zan, eta iten zuten itxura ba geizki zebiltzatela ta ez: zeukaten alkilatua Guardia Zibillei. Hotelian´de guardia zibillak zeuden. Hotel Continentalian zegon nere lehengusua lanian. “O sea que”... baiño beaiyek itxura iten zuten gosiak zeudela, eta orduan nere amak esan zion: “Ba beida, udaletxiak emate(n) (d)u jana, eta jun zaite, donostiarra zea zu´re”. Eta eo udaletxiak ematen zioten jana egunero, e. Xesto bate... juten zian, eiteko, ez eiña jana, eiteko. Esnia ta... Eta gero dirua ere bai ogiya ta gauzak erosteko; “o sea que” juten zanai bai.
-Razionamendutik aparte, hori?
-Ez, orduan ez zegon /etzegon/ hasieran razionamentuikan. Gero izandu zan razionamendua.
-Alaba: Baiño urtetan.
-Bai, bai, gero. Eta jo, ematen zituzten lenteja batzuk eta garbantzu batzuk eta... bua, zomorro gehiyokin ez dakit zer baiño.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia