Donostia (Gipuzkoa)

Inbidiak eragindako salaketak

Inbidiak eragindako salaketak Inbidiak eragindakoak ziren salaketa asko. Senarrari gertatu zitzaiona: dirua zor zion batek salatu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inbidiak eragindakoak ziren salaketa asko. Senarrari gertatu zitzaiona: dirua zor zion batek salatu zuen.

Transkripzioa

-Alaba: Salaketak zian...
-Bai, bai, bai.
-Alaba: ...inbidia kontuak.
-Eta zan inbidiyagatikan, e! Hombre, nere senarrai eman bihar ziyoten “Montaña número 11”; omen zian kaiñoi txikiyakin juten zianak, azkenak juten ziala frentea, eta hemen dao trintxera, eta trintxeren gaiñian jartzen ziala, kaiñoi txikiyak. Eta beaiyek iñungo defensaik gabe. Danak hiltzen ziala. Horrea denunziatu zunak nere senarrai zor zion, zeatikan radioak eta konpontzen zitun nere senarrak, eta beste... militarren semia zan; plaza Gipuzkuan denda txiki bat jarri zun, beak ez zekin /etzekin/ ezer´e eta konpontzeko ta gauzak. Nere senarrak konpondu, ta beak ez ziyon patzen. Eta bera, bea zorretan ta denuntziya. “Montaña número 11” emateko. “Es que, es que” holako gauzak ikusi dia asko, asko gaiñea. Asko.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia