Donostia (Gipuzkoa)

Anaia heriotza-zigorrera kondenatuta

Anaia heriotza-zigorrera kondenatuta Heriotza-zigorrera kondenatu zuten anaia. Epaiketa egin zieten 20 mutili. Francori eskutitza bidali zioten. Epaileak esan zienaz, eta orduan zuten ezinegonaz hitz egiten du. Bakoitzak berea defendatzeko egiten zituen eginahalak; eta horrek ika-mikak zekartzan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Heriotza-zigorrera kondenatu zuten anaia. Epaiketa egin zieten 20 mutili. Francori eskutitza bidali zioten. Epaileak esan zienaz, eta orduan zuten ezinegonaz hitz egiten du. Bakoitzak berea defendatzeko egiten zituen eginahalak; eta horrek ika-mikak zekartzan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eman zioten “pena de muerte”. Bueno, lenbizi in zioten... hoiyek geatu zian zean, Galiziyan, eta hemen geatu zian orduan... izandu zian hemezortzi. Bai, bi hoiyek. Eta in zioten juizioa hemenguai. Eta hemengo hemezortziei eman zioten sei “pena de muerte”; “o sea”, eta bestiei ez. Sei, ez dakit zeintzun zian sei hoiyek. Eta gero ekarri zituzten haiyek honea, Donostira, eta in zioten orduan danei juiziyua. Hogei mutil, hogei “pena de muerte”. Eta eondu zian hogeita ez dakit zenbat hillabete pena de muertekin. Batea, bestea... bialdu giñun e zea... “clemencia” eskatzen Francoi´de. Abogadu batengana jun giñan, zeatikan jueza oso ondo portatu zitzaigun, jende asko. E, ba esan zigun eiteko zerbait, eskatzeko zea, eta bueno, ba bakizu zer, zer gertatu zan? Ba behin jun zan jueza, bea kalea zijoan ta /da/ zea, launtzailleak esan zian: “Mira, si pasas te doy pases para que vayas a ver al hermano”. Bueno, eta bea: “No hay nadie, qué quieren ustedes?”. Ya ezautzen zigun, hainbeste juten giñala, beti eskatzea gauzak. Eta esan nion: “No, no, no se moleste usted, porque su ayudante ya nos ha...”. “No, no, no está el ayudante, yo subo con vosotras”. Eta iyo zan ta /da/ esan zigun: “Qué habeis hecho?”. Ta: “Pues no hemos hecho nada de momento, porque...”. Abogadu bat, ez naiz goatzen abizena oain, ba esan zioten ne amai oso ona zala ta jun zan, eta esan zion: esplikatu ziyon nola zan, ta /da/ esan ziyon: “Pues me parece a mí que no hace falta de mandar ahora una petición de indulto, porque entonces uno se culpabiliza más de que tiene un pecau, que tiene una cosa. Yo no, no mandaría nada de momento”. Eta esan giñun hori juezai eta esan zun: “No, no, no. Una madre tiene derecho a pedir en cualquier momento clemencia y todo lo que sea pa su hijo, porque si viene confirmau no hay tiempo de nada, lo matan. Viene confirmau a la noche y a la madrugada le matan”. Jo, eta emango zigula pasia denok despeditzeko. Ez giñan jun iñor, e. Anaiyengana. Hasi giñan nearrez han, juezen aurrian ta... oi ama, ze kuadro! Baiño “es que, es que”...
-Alaba: Ziñaten zuen ama eta alaba guztiak, gaztetxoak...
-Bai. Baiñon “es que”... geatzen zea ez dakizula ze, zer ein behar dezun! Ez dakizu zer ein beha dezun, eta gauza gogorra da, e. Pentsatuikan hil eingo dutela, bizik daon bat, hoi... da izugarriya. Ta geo jendia hemengua, hombre, barkukuak, e, barkukuak behin... “Manteronekuak sartu al dia?”. Ta “bai”. “Es que mandatua gendukan”. Ta: “Oi, ba guk esango you, gu gero goaz barrua”. Ta: “Ez”. Ta berriro, ba ta... “Aizu, ba ze dakazu hainbeste exkutuan ibiltzeko?”, esan niyon nik. Eta: “Ez, esateko da lasai eoteko, e, zeatikan bat bakarrik hilko (d)utela”. “Eta zein da bat hori, pekatu gehiyo daukana bestiak baiñon?”. “Es que” hori da, aizu, nik esan niyon: “Beida, nere anaiya “oficial” da karrerengatik, ikasi dulako, zuenak ez dute ikasi, baiño afiliatuak zian”. “O sea”, bata bestiai arpegira botatzen gauzak gero, e. Ze, ze... defenditziatik guria! Eta nei esan zian batek: “Yo he habalu con un falangista que ha hecho por todos”. Esan nion: “No es verdad, porque precisamente mi hermana y yo hemos estau ahí con el defensor nuestro, y ha venido un señor vestido de falange, con una cantidad de medallas tremendas”. Ta nola “tabique” guztiak bota zituzten, obretan zeudelako, ba agiriyan, han ikusi genun zein etorri zan ta dana. Eta abogadua, nola hori hoinbeste medailla ta hainbeste gauzakin, gui laga zigun eta horrengana jun zan hitz eitea. Eta horrek hitz ein ziyon Getaikuengatikan. Gu han geunden, ateik ez zegon /etzegon/, paretik ere ez. Danak botata zian. Eta esan niyon: “No es verdad”. Falanjista hoi jun zan beren zea bakarrikan, eta nahi zuten guk ahal gendun dana berentzako. Esan giñun: “Ez. Bai, in zuek zuena”. Horrela ibili beharra gero, e! Horrela!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia