Kontxako kasetak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kaian bainatzen ziren, kofradia parean. Soineko bat jantzita sartzen zen uretan. Mutilek nola hartzen zituzten txanponak, uretan. Hondartzan izeba-osabek kaseta zuten. Kabinak egiten zituzten gero. Batzuek goiz osorako alokatzen zituzten, Zaragoza aldeko dirudunek. Hasierako kasetak bikoitzak ziren, eta leihoa ere bazuten; barruan, barreñoa urarekin, kortxozko alfonbra eta eserlekua. Osabak kasetak gora igotzen zituen, behiekin Kontxara itsasgoran. Behiekin ibiltzen ziren denak orduan, kargarekin. Gazteluan gordetzen zituen behiak osabak.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:04:12
- Erref: DON-046/017
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Oporrak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Argazkiak
Transkripzioa
-Eta baiñatu-eta iten ziñaten han, kaian?
-Kaian bai.
-Bai?
-Zean, kofradiko aurrian. E, juten giñan... aber, ni juten nitzan soiñeko bat eta azpiko galtzak. Ta espartiñak. Eta nola dao kofradiya lengua, ta dao ez takit ze... museo bat... Eskaierak daude han...
-Alaba: Museo Navala. Oain daon...
-Bai, bai. Ba eskaillera hoiyetan lagatzen genun espartiñak eta zea, e... bata eamaten nuna, soiñekua. Eta beste soiñeko bat jantzi gaiñetikan ta harekin. Ta galtza bustiyak, denboa guztiyan, e, udaran. Denbora guztiyan. Itsasoko urakin bustiyak.
-Mutillak ez zian ibiliko hain tapatuta.
-E?
-Mutillak ez ziala ibiliko hainbeste...
-Ez, ez, ez. Mutillak e... galtzakin ibiltzen zian haiyek, egun guztiyan beren galtzakin. Nola dirua hartzen zuten ta /da/ dana... Dirua botatzen ziyoten hartzeko beraiyek abuakin, baiño eskuakin hartzen zuten ta gero abuan sartu.
-A, bai?
-Tripen azpiyan gordeta, bai.
-Ta nork, nork botatzen zun dirua?
-Kontatu?
-Ez, bota. Nork botatzen zun?
-Jendiak, jo.
-Kanpotarrak?
-Bai. Eta hemengoak ere bai. Hemenguak ere bai.
-Alaba: Oain ere egiten da hori.
-Bai, oain ibiltzen dia...
-Aita Mariko aurrian ibiliko dia seguruena, ez?
-Alaba: Bai.
-Bai. Zeatikan hor geatzen zaiyote, oain beste tokikan ez dao ta. Han.
-Eta hondartzara juten ziñaten?
-Baita´re, zergaitikan hondartzan geneukan izeba ta osaba, kasetakin. Egurrezko kasetak leno, ta gero kabinak in zituzten lenbizi era batea, e... arkupe denian in zuten kabinak, e, ate bakoitzian zian lau kabina ta ropero bat. Aldatu eta baiñuakin jasota erropa zuria eman kabinakuai eta harek jartzen zun roperuan. Eta juten... horrela hustu iten zendun. Batzuk zeukaten alkilatua ee.... egunero goiz guztiya berentzako. Baiñon ba izaten zan /izatentzan/ eukitzen zutela gehiyenez ordu bat, bi ordu gehiyenez. Baiño eta geo jendia baldin bazeon sartzen zuten hor ere bai. Hoiyek zian gehiyenak Zaragozako aldeko jendia, diruduna. Etortzen zian asko.
-Eta hasierako kasetak, egurrezkuak.
-Egurrezkoak zian. Eta zeuden, e... zian dobliak. Antiguan txikiyok zian. Dobliak: zeukaten zea, erdibitua egurrakin ta /da/ dana. Zeukaten leiyo bat ere bai bakoitzak, baiño zeukaten gero barreño bat, urakin, eta zea bat, e... kortxozko alfonbra bezela, horrela, ta exerleku bat. Han hankak-eta garbitzeko, jazten ziñanian oiñetakuak eta jartzeko.
-Eta gurpillak zituzten?
-Kasetak? Baaai. Bai, nere osabak jasotzen zitun, itsaso haundiya iten zunian... zeuden argoiya batzuk, oain ez dakit dauden, zean, hor e... hondartzan, zea iten dunian itsas... hondartzarako... muralla hori bezela, han zeuden argoiyak eta han lotuta geatzen zian kaseta batzuk, azkenenguak, baiño beste danak behiyakin iyotzen zuten zeara, gora, Kontxara.
-Behiyekin?
-Kontxan, bai. Behiyakin ibiltzen zan osaba. Bueno, behiyakin ibiltzen zian danak orduan. Etortzen zianian beleruak eta deskargatu gauzak eta danak, zan zeak... kamioiyak-eta ez zian /etzian/ ibiltzen, zian zeakin, behiyak. Eta behi hoiyek nere osabak gordetzen zitun Gazteluan. Santa Martatik dauden arkupe hoiyetan zeuzkan behiyak osabak.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!