Donostia (Gipuzkoa)

11 urterekin lanean

11 urterekin lanean <p>11 urterekin lanean hasi zen, puntoa egiten zuten denda-tailer batean: Anzizunekoen dendan. 12 urterako "destajora" egiten zuen lana, baina hasieran mandatuak egiten zituen; ez zenez legezkoa hain gazterik lana egitea, komunean edukitzen zuten ezkutatuta. Amak 10 zentimo ematen zizkion astean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

11 urterekin lanean hasi zen, puntoa egiten zuten denda-tailer batean: Anzizunekoen dendan. 12 urterako "destajora" egiten zuen lana, baina hasieran mandatuak egiten zituen; ez zenez legezkoa hain gazterik lana egitea, komunean edukitzen zuten ezkutatuta. Amak 10 zentimo ematen zizkion astean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduan ba ne lehengusu bat etorri zan, nahi banun lan in. Eta hamaika urtekin hasi nitzan lanian. Anzizu. Anzizunekoak zeukaten denda puntozkua, Calle Mayor ta /da/ Pullueloko ixkin hortan. Eta gero jarri zuten Grosian, eta dana, ni beaiyekin jun nitzan lanian, ya destajoa ta dana iten nun lana. Oso gazte. Ya ez nitzan /enitzan/ gehiyo ikastola jun.
- Eta zure hasierako lanak han dendan, ze, zeintzuk izaten zian?
- Zean? Mandatuak. Eta nola gaztia nitzan, ba ez… Aber, jakite(n) (d)ute, leno´re bai eta oaiñ´e bai, ispektora dijuanian, zergatikan ispektora zeukatenian jungo nitzala o zeukaten hillian egun bat edo… ezin da euki ispektora bezela hola. Ez dakit. Nik gero pentsatu gauzak hoiyek, orduan ez. Ba eoten nitzan komunean sartuta, han, exerita komunean. Eta mandatu bat baldin bazeon handikan bialtzen ziaten mandatura. Eta ez… gaztia nitzalako, ez […] hartzeko. Eta eguardiyan, etxeko andria zan oso langillia eta han jartzen zunakin pixkat jaten zun, gutxi gaiñea jaten zun, eta lanian eoten zan. Ta /da/orduan, nei lana gustatu zait beti. Ze gauza, e! Ikastola ez, baiño lana bai. Eta orduan geatzen nitzan amakin, han, eta ni hasi nitzan puntozkua han nola, ikusten nun nola ibiltzen zian han, eta ikasi nun. Eta ya nik hamabi, hamabi urteako ya ba iten nun zeak, e, nola deitze(n) diote? Patzen, “según” ze lan iten nun patzen ziaten.
- “A destajo”?
- “A destajo”.
- Eta ze iten zenun? “Puntocruz”-en lan, iten zenitun lanak?
- Ez, ez, punto. Makinakoa, bai. Orduan hasiera izandu zan. Listak, e, txaketak e, hau, borde hau txaketai iteko… o beste, beste... bueno, honek ez dauka baiñon... bestiak zeukaten e, zeakin, eskumuturrak eta bezela, zenefa hemengua, lepuak eta eskumuturrak eta hoiyek danak. E, bi eskumutur iteatikan bost xentimo pa(ga)tzen zuten. Metrua, bost xentimo tirak. “O sea que” horrela. Eta iten nun nahiko, ateratzen nun nahiko, e!
- Hamabi urtekin hori…
- Bai, ateratzen nun nahiko, zergaitikan nola ez ziaten /etziaten/ beidatzen zer egin, eta nik orduak pasatzen nitun han ta /da/ oso ondo. Gustatzen zitzaidan. Eta gero nola ikasi ez zitzai… lana in bai, eta dirua´re bai. Eta nola nere amak hamar xentimo astian ematen zian, bueno, ba nik lan iten nunean ni e… zea, “destajo”, amak ez zekien ze irabazten genun, orduan zizatu iten nion!

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia