Donostia (Gipuzkoa)

Eskola gustatu ez

Eskola gustatu ez <p>Ez zitzaion eskolara joatea gustatzen, eta gazte hasi zen lanean. Okendo kaleko eskola batean egon zen, baina kolperik jo gabe. Bederatzi hilabete egin zituen han. Komunera joateko behatza altxatzen zuten; zigortzen zutenean, komunera joan beharrean kalera joaten zen, eta ez zen bueltatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zitzaion eskolara joatea gustatzen, eta gazte hasi zen lanean. Okendo kaleko eskola batean egon zen, baina kolperik jo gabe. Bederatzi hilabete egin zituen han. Komunera joateko behatza altxatzen zuten; zigortzen zutenean, komunera joan beharrean kalera joaten zen, eta ez zen bueltatzen.

Transkripzioa

-Ni hasi nitzan oso gazte lanian. Nei ez zitzaidan gustatzen ikastola, ezta, ezta pentsatu´re.
-Ez?
-Ez ziten gustatu. Eta orduan ba nik Jauna hartu nun hamar urtekin, eta eman ziaten Calle Okendo, señor de San Bicente, […] San Bicente; lenbiziko bizitza batian. Erderaz. Eta han pasa nun bederatzi hillabete, hamabost pezta hillian, eta punto. Gehiyo ezerre, zergatikan ez nun iten… Leno, e sumak eta kontu guztik ondo iten nitun, baiñan horrea jun nitzanian batez. Zergatikan ne anaiya zebillen Lekarozen, batxiller iten, eta udaran etortzen zan ikastola horta. Eta neskak ba mutillen ondoan […] eta oso guapua zan ne anaiya. Eta danak haren kontu guztiyak esateko, ze idazten zun Lekaroztikan ta /da/ dana… eta iten ziaten kontu guztiyak, ba nik ze gehiyo nahi nun! Ba nik ez nun ezerre iten! Eta aurreaka jun biharrian atzeaka. Aitak beidatzen zian noiziak eta behin kontuak, eta […] zegonian, itsasotik, eta ni ba gero ta gutxiyo. Eta esan zun /esantzun/: “Ze gertatzen da hemen?”. Eta orduan atea ziaten, eta horregatikan beatzi hillabete besteik ez nitun pasa han, ikastola hortan. Baiñon ba… tranpak nik iten nitun, orduan. Komuna zeon kaleko atian aurrian, eta zigorra eman bazian gaizki irakurri nulako, gehiyenetan hori zan, eta nik jartzen nion bihatza. Eta han hitza gutxi iten zan, zeatik beti bihatzakin. Bi eta bat zian. Eta…
-Ze esan nahi zuten? Bik eta bat, ze esan nahi zuten?
-Ba beida: bat pixa eta bestia kaka. “O sea”, beida ze axola zitzaiyoten beaiei ze in behar gendun, baiño… bai. Hori zan. Eta orduan ba eskatzen nion baimena bihatzakin ba kumunea juteko. Eta orduan komunea jun biharrian kalea juten nitzan, ta /da/ akabo! Egun hortan ya ni ez nitzan azaltzen! Ez, gaiñea zeon e… jende asko, asko. Eta gehiyenak zeuden ba andereño iteko, “farmacia”-ko zea karrera iteko… eta holako… besteak, beste karrera bat zeukaten eta askatuak asignatura bat geatu… horrela zeon. Eta guetzako han ez zeon tokikan. Ez geneukan pupitreik ta ezerre. Gue trastuekin ibilli behar genun atzea ta aurrea.
-Ta hori zenbat urtekin?
-Ba hamaika urte itea. Hamarrekin Jaunartzia, hamaika urte itea. Eta bueno ba… ya batez. Orduan nere amak berriz: “Jun Señorita Consuelongana”. Jun nitzan eta esan zian. “Ta zuri zeiñek esan dizu etortzeko?”. Orduan bai lotsatu nitzan, e. Eta esan niyon: “Amak”. “Eta zein da zure amak, agintzeko hemen sartu ta atera nahi dezunian?”. Ta etxea bialdu zian. Esan zian: “Esan amai etortzeko”. Nik amai esan nion, baiña ama ez zan /etzan/ jun.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia