Donostia (Gipuzkoa)

Inspekzioa zetorrenean, erdaraz

Inspekzioa zetorrenean, erdaraz Bost senide ziren, lau neska. Muñoaren ikastolan, euskaraz. Señorita Candida eta Señorita Loreto izan zituen andereño. Inspektorea joaten zenean, erdarazko liburuak ateratzen zituzten. Solfeoa nola erakusten zuten. Mutilek abantaila zuten horretan ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-046-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bost senide ziren, lau neska. Muñoaren ikastolan, euskaraz. Señorita Candida eta Señorita Loreto izan zituen andereño. Inspektorea joaten zenean, erdarazko liburuak ateratzen zituzten. Solfeoa nola erakusten zuten. Mutilek abantaila zuten horretan ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zenbat senide ziñeten zuek?
-Bost. Lau neska eta mutil bat.
-Eta lehen esan dezu Muñoan eskolan hiru irakasle zeudela.
-Bai, mutillak, eta bat han bertan bizi zan. Eta apaiza ere bai, han bizi zan. Don Migelen… Calle Campanarion… Oain jubilatuena zerbait uste det /ustet/ daola.
-Bai, Kaialde.
-Kaialde. Han. Han. Zegon frontoia goiyan…
-Eta zure irakasle, zeintzuk izan zian?
-Ba neria izandu zan Señorita Candida eta Señorita Loreto, biyak. Señorita Loreto zan alarguna, eta harek erakusten zigun egiten “punto cruz” eta “cadeneta” eta holako gauzak, bainikak eta hoiyek, bere etxian. Hua ez zan /etzan/ ikastolara juten. Loriya zegon ta /da/ ez. Eta udaran hoiyek zeukaten kasetak, egurrezko kasetak. Eta Margarita neskatxa, bueno beaiyekin bizi zan, etxeko bat bezala, eta gero udaran launtzen zun hemen´e bai. “O sea que” familikua bezela. Eta gu lanak iteko juten giñan etxea, eta Señorita Loretok erakusten zigun. Eta Señorita Candidak ba lenbizi kartoi haundi batzukin a, e, i, o, u ta hoiyek. Haundiyak, kartoi loriyakin. Aulki batian jarri, hola buruko aldian, eta makil batekin ba han erakusten zigun. Gauzak.
-Euskeraz?
-Bai, bai. Bai. Eta gero handikan koskortuta plazan eosi zun ta jun giñan hara. Baiñan etortzen zian beidatzea ze iten genun ikastolan. Eta orduan eukitzen genun bazpanere, nola zan? Carmencita bat, liburu bat erderazkua, eta bestia… hola, bi liburu, etortzen bazian ba… ikusteko…
-Poliziya ta hola?
-Bai, horrela nunbait zeon. Eta haiyek ateatzen zitun, ta… irakurtzen genun, jakiña.
-Eta bestela, libururik bazenuten, euskerazko libururik?
-Bueno, gutxi gorabehera bai, gero ikusi tut, ba hoiyek txikiyak zianian ta Elbirak zeuzkanak.
-Xabiertxo.
-Bai, baiñon askoik ez liburuik eta, gehiyo zan hitza eta holako gauzak. Solfeo, “por ejemplo”, erakusten zigun, arbel haundi bat zegon, eta hua Don Migelek erakusten zigun, eta han jartzen gindun ba eskaillera bat bezela, bestia txirrista eta holako gauzak. Eta zan abesten: ligatua zanian abotsa, hortikan! Bestela, ba zan... esplikaziyo hoiyek ematen zigun, ta gero nik ikusi ba solfeuan baliyo zutela, e! Baiñon bai, eta erakusten zigun hori abesten. Baiñon mutillai oso ondo, e! Eraskuten ziyon aber, e... Bigarren zuzendari bezela zegon Donostiko banda munizipalean, bulebarrean ematen zuten konziertuak. Eta harek erakusten ziyoten mutillei solfeo. Guri ez, guri Don Migel beak iten ziguna. Baiñon ez, oso... mutillai asko. Neskai ez zeon /etzeon/ gauza oso... oso moldatua, baiñon beak nahi zun nunbait azkenengo atera bi neska e... andereñok iteko. Baiñon ez zun /etzun/ lortu. Zeatikan ya ni lanian nebillen.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia