Ur bila joan behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-045-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kanileko urik ez zegoen. Ura iturritik ekartzen zuten. Zerrategiaren ondoan zegoen iturria, eta udan agortu egiten zen. Ilara egiten zuten, ura hartzeko. Oraingo gazteak horrela jarri behar!
- Auzoa: Zubieta
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: DON-045/032
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
-Eta kanillako ura bazeon?
-J: Bai, bai... A! E, kanillakua ez. Iturraldetik ekarrita!
-M: Bai, marmitakin ekartzen gendun honea...
-J: Hoixe. Kanillakua geo! Jesus!
-M: Bai. Ez, ez...
-J: Tabernan gendela´re handik ura ekarrita!
-Bai, e ?
-M: Erropa garbitzeko´re handik ura ekarrita garbitzen gendun, e?
-J: Kanilla?
-M: Zeatikan etxeko urak izugarrizko erdoiya zun.
-J: Aaa.
-M: Kolorezkuantzat baliyo zun...
-J: Bai, bai, baiño...
-M: ...baiño udaran hua ere ez. Aittu itten zian ta /da, agortu itten zian ta /da/.
-J: Klao gu makiña bat jun gea Barazarra´e, ur billa´re ta. Alabizarko zulotikan´e bai ta...
-M: Bai.
-J: Ahal zan /altzan/ tokitik.
-M: Ta ordun, e, lana ein…
-Eta urruti zeon iturriya?
-J: Bueno, hemen…
-M: Hor beheran, zerraa nola juten zea? Hemendik behera.
-J: Zerra pasa ta honea bazatoz…
-M: Honea bazatoz, ta aldameneko etxi hortan, hortxe. Itturri ttiki bat.
-J: Bai.
-M: Eta zan itturriya ta agortu igual… jun iten zan,
-J: Ematen zun, baiño…
-M: …eta puxkatian eon ta /da/ hola…
-J: Eon eta beti, beti ura.
-M: Hola katxarro txiki batekin, poto batekin... atea, ta marmita bete.
-J: Bai.
-M: Eta kola inda!
-J: Kola indaaa... Troyatik eta danetik etortzen zian ta!
-M: Ura hartzeko, kola inda!
-J: Eta hoi zeon...
-M: Ordun´e lanak iñ itten giñun.
-J: Bai, hoi da, ta hori seguruasko herriyana izango zan ba iturri […]… Itturraldekua esaten gendun, baiño...
-M: Ba errita ematen zitxaigunan, ikusita, aittonak!
-J: Bai, bai, potua´re eukitzen ziñan han ta… baten batzuk eaman´e iten ziñanen ta… ez takit. Behintzat oain itxiya dake, oain zean, oain berena.
-M: Bena. Bai, ezta biharrik´e oaiñ, e.
-J: Ez, ez, baiño...
-Oain badao ura.
-M: Oain badao.
-J: Oain bado, oain bado.
-M: Ta baita biharra, gaiñea, e.
-J: Ba gu holaxe zeatutakuak.
-Orduan, bizimodu gogorra.
-J: Baii, uuuu. Gue gaztiak oain hola jarriko balia...
-M: Bai. Desesperatu!
-J: Bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!