Donostia (Gipuzkoa)

Euskararen erabilera dendan

Euskararen erabilera dendan <p>Dendan euskararen erabilera nolakoa zen azaltzen du. Euskaldunek ez zuten euskara erabiltzen normalean. Orain ere jakin arren askok ez dute erabiltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-043-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Dendan euskararen erabilera nolakoa zen azaltzen du. Euskaldunek ez zuten euskara erabiltzen normalean. Orain ere jakin arren askok ez dute erabiltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen, dendan, etortzen zian bezeruak-eta euskeraz egiten zuten?
- Nik uste det… bai, nik uste det /ustet/ izango zitula bere adiñekuak. Zegatikan nik uste det euskera galdu dala, nola esaten zuten beak, gerratik honutz. Zergatik izango balitzake gure generaziyua o pixkat zaharraguak ere bai. Hor galdu da. Zergatik nere aita… nere aitak ez zekiyen euskeraz. Aita euskalduna zuen, euskaldun… “parlante”; ama ez. Eta, orduan, ya hor galdu in zan. Eta nik uste det hor galdu dala. Baiñon bezeruak, [atzeko] bezero hoiek bazekiten, danak zekiten euskeraz.
- Gaiñera, bazeuden batzuk baserrietatik-eta etorritakoak…
- A bai, hoiek, hoiek ere…
- … ez zutenak nahi.
- Hoiek ez. “Baiñon euskeraz hitz egin, hemen danak euskeraz dakigu” eta ezetz haiek, “Ikasi in bihar deu”. Ta, badakizu, erderaz. Gaixki… Oain´e gertatzen da batzutan, e?
- Kapitalian erderaz, ez?
- Bai, bai. Gaiñea, Donostia nik uste det da kapitala “la más erdaldun”. Hala iruditzen zait nei.
- Bai?
- Nik uste det baietz.
- Zuk sentsazio hori daukazu?
- Bai. Guk… Oain nere alabak daude dendan, eta esaten dute /esateute/, hasten bazea… jende asko dago dendan, e? Eta hasten bazea euskeraz, danak euskeraz iten dutela /iteutela/. Osea, konturatzen zea danak dakitela! Ta zegatik ez dute egiten?
- Eta hori lehen ere gertatzen zan?
- Lehen ez dakit. Lehen´e danetatik izan zan.
- Bildurra bazeon euskaraz hitz egiteko?
- Euskaldunak ez zuten iten. Eta hori da… Eta nola erdaldun asko zegon, ba… orduan…
- Eta zuek ere ez zenuten iten dendan-eta?
- Bai, biharbada bai, baiñon gutxi. Dendan gutxi.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia