Kuadrillan, denak dantza zaleak
Kuadrillan denak ziren dantza zaleak. Soltean mutilak bakarrik ere ibiltzen ziren batzuetan.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: DON-040/037
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
Asko ibiltzen giñan ta oso… gure kuadrillan denok izan gea dantzariyak. Ez genun oso ondo oso txukun egingo, baiño asko gustatu zaigu dantzan ibiltzea, bai. Sueltuan mutillak bakarrik igual ibiltzen giñan gu. Oiolumatik bueltakuan edo, hor taberna batian biltzen giñan Martutenen; holako ordutan gutxi gorabehera, lehenbizi juten zanak itxoin bestiai etxera gero alkarrekin juteko, baserrira. Gure etxia bi bizitzako etxia zan eta alkarrekin ibiltzen giñan bi bizitzetako mutillak. Eta tabernan jaietan soiñua baldin bazan ta neskik ez, gu, mutillak, fuego! dantzan. Gure dibertimentua o gure zea, dibersioa, huraxe zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!