Erromeriak eta jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erromeriara joateko denbora beti ateratzen zuten, igandetan. Oialume, Irubide, Txikierdi. Bilerak. Tranbian eta oinez joaten ziren Astigarragara. Auzoetako eta inguruko herrietako jaiak.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: DON-040/033
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Izaten zenuen astirik erromerietara-eta juteko dantzara ala ez? Baserriko lanekin eta…
- A! Hortarako beti.
- Eta nora juten zineten?
- Erromerira? Hola, erromeri fijuak igandetan bakarrik izaten zian, jakiña. Gu gehienbat Oialume. Oialume. Oaindikan´e uste det segitzen dutela o segitzen dula.
- Bai, sagardotegi, jatetxe…
- Bai, ta gero dantzatokiya haundiya.
- […] Oialume zuk Astigarragakua esaten dezu.
- Bai, Ergobi o. Oialume. Ta beste bat da Oianume. Hua Urnietakua. Bai. Bi gauza.
- Tartian behin irekitzen […] Oialume oain, ez dakit segitzen dun igandero-igandero lehen bezela.
- Ez? Ez dakit. Ba, hara juaten giñan asko. Ta gero, berriz, Irubide o, Lasarteko… Errekalde ta Lasarte bitarte hortan zan beste dantza… hola… billera. Billera esaten zitzaion. Eta Txikierdin´e bazan beste bat, Oiartzun inguruan. Hara juteko ´re motua o bizikleta o bihar zan. Baiño Astigarragaa juteko, Oialumera juteko, tranbian o autobusian ibiltzen giñan. Oiñez´e bai, behin baiño gehiotan. Hua izaten zan. Oain, auzoko jaietan, ba, auzo guztietara juten giñan: Altza, Astigarraga, Martutene, Hernani… Donostia aldea gutxiago. Baiño Loiola´re bai ta. Ez genun huts egiten.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!