Donostia (Gipuzkoa)

Ezbehar baten ondoren, bertsoak idazten hasi zen berriro

Ezbehar baten ondoren, bertsoak idazten hasi zen berriro <p>33 urterekin, ezbeharra izan zuen: igogailua hautsi, eta 6. solairutik behera joan zen. Luzaroan geldi egon behar izan zuenez, berriz hasi zen bertsoak idazten. <em>Basarri</em>ri bidaltzen zizkion, irratian kantatzeko eta egunkarian argitaratzeko. Lagun askori jarri zizkion bertsoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

33 urterekin, ezbeharra izan zuen: igogailua hautsi, eta 6. solairutik behera joan zen. Luzaroan geldi egon behar izan zuenez, berriz hasi zen bertsoak idazten. Basarriri bidaltzen zizkion, irratian kantatzeko eta egunkarian argitaratzeko. Lagun askori jarri zizkion bertsoak.

Transkripzioa

-Ta gero berriz, lanean nenbillela, hogeita hamahiru urtekin, izan nun ezbeharra. Hementxe, etxe hontatik behera, asentsorea, zeak, kontrapesua puskatu ta behera jun zan.
-Seigarren pisutik behera?
-Bai, ta ordun izan nun denboa askuan geldi eon beharra ta, ordun berriz hasi nintzan nere gauzak kontatzen. Ezbehar, akzidente, akzidente horren buruzko zeak, gorabeherak eta, hala hasi nintzan berriz'e. Ta bueno, ta osatu bitartean, urte t'erdi eo pasa nitun hanka puskatu ta bizkarrezurra're ya bertebra bat puskatu, lehertu in zitzaian ta, kontu hoiek denak liburuan badatoz.
-Bai.
-Eta hala, pixkana-pixkana, gero Basarriri bialtzen nizkion, irratian kantatzeko ta, zean, egunkarian eo, egunkaria, periodikuan, "Diario Vasco", ez, "La Voz de España" zan. Ordun "La Voz de España", geo "Diario Vasco"n hasi zan ta, hara bialtzen nizkion ta harek argitaratzen zizkidan, zean, periodiku hortan, eta oso gustora. Ta geroztik, asko, asko idatzi det, bertso asko. Ta gustoa, gustoko lana det hoi're. Ta geo etortzen zizkidan, launak eo norbaiti omenaldiya in behar zitzaiola eo, norbait hiltzen zanian'e bai. Nik lagun dexentei jarriyak badazkat, liburuan azaltzen dia, bertsuak. Ta batzutan eskatuta, beste batzutan, berriz, nere borondatez, baiño hoi, gustatzen zait. Nik ez dakit iñork jarriko dizkidan, gaur eo bihar baiño, ni behintzat besteei jartzen saiatu naiz.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia