Bertsozaletasuna etxetik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzan hasi zen bertsoak idazten, baina bertsozaletasuna txikitatik zuen. Aitak bertsotan egiten zuen, eta lagun bertsolariak zituen. Aitona beti kantuan zebilen. Aitak bertso idatziak ematen zizkion buruz ikasteko.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: DON-040/020
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Irakurtzea , Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Garai hartan hasi ziñan zu bertsuak idazten eta, [...] bialtzen...
-Bai halaxe da.
-Baiña aurretik bertsozaletasuna....
-Bueno, bertsozaletasuna txiki-txikitatik, gure aita zana, ta aitona zana, ta ama zana, denak zian bertsozale amorratuak eta guk ere, "pues", beti. Hola familiarteko otorduetan ta, barrikote bat eo eiten zala o gaztain erriak jaten genitula edo beti aitzakin bat izaten zan ta. Bai, bertsozaletasuna txiki-txikitatik, ba, kantatuz, ba, aita, aita bastante aitzen zan bertsotan, eiten zun. Ta aitan launak'e, bazitun bertsolariak, aitzen zianak behintzat eta, mutiko koskorretan ni oso gustoa eoten nintzan haiyei entzuten.
-Ta zeintzuk zian?
-Ez, han auzoko, ez hola, izen haundikoik ez e? Auzoko Antonio ta, beste "Frantsesa" deitzen ziotena, bueno, frantsesa zan berez.Ta oso gustoa eoten nintzan ta, geo aitona zana're ia eun guziyan, oso kantariya zan. Bertso zaharrak, Biliintxen bertsoak ta, Xenpelarrenak eta ez dakit zeiñenak, bertso, "Markesaren alabak", bertsoak eta. Aitak asko zekizkin, bertso asko buruz, ta nei eakusten asko saiatzen zan. Berak idazten, ondo idazten zun, oaindik'e badauzkat nik harek idatzitako, zeak, paperak. Ta idatzita ematen zizkidan, ta nik, lanea hasi nintzanean, tranbian, tranbian nijoan bitartean, ikasten. Ta nik, dexente ikasi nun buruz, aitai ta. Baiño bertsuak kantatzeko ez det sekula izan abildadeik, ez det esango kantatu ez dedanik, baiño ez, ez, ez det balio. Ta geo soldaduskan, idazten hasi nintzan, zerbait, ez nekin idazten ere, euskeraz idazten. Oraindik, paperak eta hor dauzkat nola idazten nun, baiño gogua, afiziyua izan ezkeo gauza asko egiten da, e. Harrigarriya da barruko gogo horrek ematen dizun indarra. Ta, hala, beno, soldaduskatik etxea bialtzen nitun bertso batzuk, ta engaiñatzeko pixkat, diru pixkat bialtzeko ta, ez dakit zer ta, holako kontuak. Ta hoi pasa zan, soldauskako denbora hori ta, ta gero, aizu, etxea etorri ta lanian, ta lana, ta lana.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!