Donostia (Gipuzkoa)

Gaztetxoa zela, umezurtz

Gaztetxoa zela, umezurtz <p>Aitak kamioia zeukan, eta pentsu biltegia. Udan Donostiara joaten zen, lehengusuengana. Izan ere, 14 urterekin geratu zen umezurtz. Amonarekin eta osaba-izebekin joan ziren bizitzera, Altzako Elizalde etxera. Baratzea eta animaliak. Osaben ogibideak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak kamioia zeukan, eta pentsu biltegia. Udan Donostiara joaten zen, lehengusuengana. Izan ere, 14 urterekin geratu zen umezurtz. Amonarekin eta osaba-izebekin joan ziren bizitzera, Altzako Elizalde etxera. Baratzea eta animaliak. Osaben ogibideak.

Transkripzioa

- Ta zure aita zertara dedikatzen zan, zein zan bere ofiziyua?
- Ba, zea, kamioi bat zekan, kamioiya. Bueno, ta pentsua zekaten, almazena bat zekaten pentsuena ganauentzako, basarritarrentzako ta...
- Eta zuena zer zan, etxia baratzakin, baserri modukua...?
- Ez, ez, ez, ez, ez, hemen etxe haundi bat da ta, ez, ez, etxe haundi; ez, ez da, baratzaik gabe.
- Orduan zu kalekua zea?
- Kaletarra. Ustez bai. Zeatik ni askotan donostin bizi izandu naiz. Zeatik nik lehengusuak badakazkit Donostin, eta udaran han egoten nintzan, udara iya gehiyenetan bakaziyoak hartu ta Donostia, zeatik aita hil zan ba... Ama hil zan nik bost-sei urte nakazkila, eta aita nik hamahiru-hamalau urte. "O sea que" ezer gabe gelditu giñan hiru anai.
- Ta orduan ze in zenuten?
- Izebakin jun, izebai... ez, amona ta izebakin, osabakin.
- Aitan?
- Aitan, bai, anaiyakin, aitan anaiyakin.
- Eta Altzara?
- Altzara, bai.
- Altzakua?
- Bai, bai, Altzan.
- Eta baserrira ala kaleko etxera?
- Ez, ez, ez, kaleko etxera.
- Ta nola du izena?
- "Villa Elizalde, Casa Elizalde. Villa" ez jarri, zeatik oain ez da eramaten "villa" ta. Etxia Elizalde.
- Elizalde etxea.
- Bai.
- Eta hor bazuten baratza eta holako...?
- Bai, baiño guk ez genun lanik iten han. Bagenun atzekua hemen, etxia, beste etxia zegon guria ere, bueno, guria, familikua, ta han zegon matrimoniyo bat, zea, ezkondu batzuk, bat zea naparra zan, ta harek iten zigun. Baratza haundiya zan, dana zea, eta erdia harentzako eta beste erdia guretzako.
- Orduan tratua zenuten einda?
- Bai, bai, bai, bai, terreno haundiya zan. Altzako kanposantua ezautzen al dezu?
- Bai.
- Ba tontor hortan. Oain ya hua etxiak in dute ta, baiño etxia han dago e? Etxia han dago.
- Ta zuek animalirik bazenuten han?
- Ez... Bai! Zeak, nola esango dizut? Zeak...
- Oilluak?
- Oilluak, oilluak eta zea, jesus, nola esaten da "gallos"?
- Oillarra?
- Oillarrakin [...] eta besteena ez.
- Ta zure izeba ta osaba ta zertaz bizi zian? Saldu iten zuten hangua...?
- Ez, ez, ez, ez, osaba lanian portuan, bueno portuan, apoderatua zan portuan osaba. Eta beste osabakin Donostian egoten zana, hua armadoria zan.
- Ta beste osaba're hor etxian bizi zan Altzan?
- Ez, hua donostin. Ta gero udaran honea etortzen zian, ta ni udaran Donostira juten nintzan lehengusuakin ta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia