Aitak Goierriko ohiturak ekarri zituen Altzara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-040-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita berrizalea zen. Gaintzakoa zen, eta Goierriko ohitura asko ekarri zituen Altzara. Gazta egiten zuen, sokak, gurina... Txondorra ere egin zuen. Aparejuak konpontzen zituen. Gaztaina mentuak ekartzen zituen txertatzeko. Eztia ere ateratzen zuen.
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa - Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: DON-040/008
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
Aita zana gauza —esan det— berritzaillea zan ta Goierriko gauz asko ekarri zitun honea; han ikasitakoak hemen egiten zitun. Bea artzantzan iblia zan ta ordun gazta egiten, sokak egiten, guriña o mantekilla´re bai egiten zun etxeko behi-esneakin, ardirik ez zan ta. Gero txondarra, txondarra´re egin izandu du, egin izan zun gure aitak. Egurra bastante bazan garai hartan, baso dexente ta txondarra´re… Gero edozein aparejuak eo “apejuak”, “aperos”. Arrantzako “aperos”. Aparejuak eo. “Aparejo” ez dakit… Haik, behintzat, haiek konpontzen-ta´re. Eta gero gaztaiña´re dezente bazan gurian eta Goierritik ekarri, zeak, mentuak. Mentua da txertatzen danian sartzen zaion zea, enborrai, mentua, ez dakit erderaz nola dun izena. Txertatu, e, gaztain klase bat. Hemen gaztaiñak txertatu gabe ematen du, baiña ez du ona ematen. Ordun, gure aitona zana, Gaintzakoa —aita´re Gaintzakoa— hua etortzen zanian harek ekartzen zizkion mentuak txertatzeko zeak. Txertatuta. Gaztaiñak txertatzen ta danetatik iten zun prueba. Hori bai, hango gauzak. Gero erlezaintzan ere bai. Eztiya´re iten zun, ateatzen zun eztiya´re. Hemen nik ez nun ikusten iya iñor, hola, lan hoiek egiten. Eta hemengo gauzak ere hara badakit eramaten zitula, baratzako gauzak-eta nola egin behar zian ta, han baratzik ez baita ibiltzen Goierri alde hortan /aldiortan/. Oso gutxi. Etxeko pasadizua egiteko, ba, ez dakit aza batzuk edo… tomate ta holako gauzik… O porru batzuk o zerbait bai. Baiño baratzeko gauzak´e han erakusten-ta uste det aitzen zala. Bai, hortan ez zun diru asko irabaziko, baiña gauz asko probatu bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!