Donostia (Gipuzkoa)

Baserriko lanak eta zabor bilketa

Baserriko lanak eta zabor bilketa <p>Baratzea bai, baina animaliarik ez zuten baserrian. Ondoko baserrikoekin harreman handia zuten, baina bakoitza bere etxeko lanez arduratzen zen, auzolanerako joera handirik ez zuten. Garai hartan zaborra eskuzko karroekin biltzen zuten, karroak tapa eta zulo bat izaten zuen, pala eta erratza gordetzeko, eta bi edo hiru lagunen artean eramaten zuten. Donostia barrenean ibiltzen ziren zaborra batzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-039-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baratzea bai, baina animaliarik ez zuten baserrian. Ondoko baserrikoekin harreman handia zuten, baina bakoitza bere etxeko lanez arduratzen zen, auzolanerako joera handirik ez zuten. Garai hartan zaborra eskuzko karroekin biltzen zuten, karroak tapa eta zulo bat izaten zuen, pala eta erratza gordetzeko, eta bi edo hiru lagunen artean eramaten zuten. Donostia barrenean ibiltzen ziren zaborra batzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ez dakit, ta zuek baserria zenuten baratz txiki bat bai ta animaliak eta ez zenuten zuek animalirik eukiko, nahikua bazenuten?
-Animalirik ez, aldamenian ikusten genun animalik.
-Eta bazeon ohitura ondoko baserritan ta laguntzeko? Zuek juten ziñeten laguntzera beharra zegonian ba ez dakit ba?
-Ez. Gu [...] etxeko lanak eta.
-Zuek e berandu arte ibiliko ziñeten?
-Relaziyo haundiya aldamenekuakin ta baiño, hola launtzeko ta ez...
-Eta lehen karruan artian aipatu dezu basura, basura biltzeko karrua ta, lehen nola, nola aldatzen zan basura ta? Zaldi-karruakin, ala?
-Ez baiño zaldi-karruakin baiño, eitten zan lehenbizi eskuzko karrua zuten, ta eskuzko karruak zuten tapa, eta zulo bat pala ta zea, eskoba ateatzeko.
-A, klaro.
-Horrekin ibiltzen zien bi hiru laun, batek karrua ibiltzeko ta bestiak garbittu ta zikiñak botatzeko, ta hoitakuak, hoitakuak, hoitakua erailtzen zan gue etxian.
-Eta hemen ibiltzen zian, ala?
-Ez hemen ez, Donosti barrenian.
-A, Donosti barrenian.
-Ordun plastikorik eta ez zan erabiltzen, ez?
-Karo, karo.
-Ez, txerrijana ta baserritarrek batzen zuten, ez? Esnia partitzen zuten tokiyan?
-Bai, bai bildu itten zuen bai, baserritarrak.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia