Baserriko lanak eta zabor bilketa<p>Baratzea bai, baina animaliarik ez zuten baserrian. Ondoko baserrikoekin harreman handia zuten, baina bakoitza bere etxeko lanez arduratzen zen, auzolanerako joera handirik ez zuten. Garai hartan zaborra eskuzko karroekin biltzen zuten, karroak tapa eta zulo bat izaten zuen, pala eta erratza gordetzeko, eta bi edo hiru lagunen artean eramaten zuten. Donostia barrenean ibiltzen ziren zaborra batzen.</p>