Soldadutzako gutunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-039-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tetuango ospitale hartan ezagututako emakume batek esandakoak kontatzen ditu. 22 urte zituenetik 24 bete arte egon zen soldadutzan, ordurako ezagutzen zuen bere emaztea izango zena, gutunak idazten zizkion, gaztelaniaz beti.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: DON-039/016
- Kodifikatzailea: Maddi Gallastegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Aisia » Kultura » Irakurtzea
Transkripzioa
-Han, e este gurasuak esaten zuenakin ezkondu bihar zuten, eta esaten zuten: "holako 'te vas a casar tal día'". Ta oandik ez zekin zenekin ere, ta igual beak baiño hamabost urte gehiyo zittuna.
-Hori, emakume hori?
-Bai, horrek esan zun, horrengatik agradezitzen zun gurasoik ez izatia, hala beak nahi zunakin ezkonduko zala!
-Joe!
-Hoi, hoi hoi legiak e!
-Ordun beste kultura bat, desberdiña.
-Bai.
-Eta zenbat urtekin jun ziñan soldaduskara?
-Hoitabikin.
-Hogeitabi urtekin?
-Bai. Hoitabikin jun ta hoitalaukin etorri.
-Eta zenbat urtekin ezautu zenun emaztia izango zana?
-A bela!
-Emaztea: Hemeretzi urtekin.
-A hemeretzi urtekin?
-Emaztea: Bueno bai hogei urte eo, ya eskribitzen ziten karta zeatiken, soldaduskatik.
-Eta euskeraz eskribitzen zenun? Edo erderaz?
-Ez, erderaz, eskribittu, eskribittu eske, bai, euskeraz eskribitzen netzako zail xamarra izandu da.
-Dana, eskolan ta erderaz einda ba...
-Karo!
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!