Donostia (Gipuzkoa)

Villa Xantiene

Villa Xantiene Donostiara itzuli zirenean, etxea hutsik topatu zuten, gerra garaian hamaika etxe hustu zituzten Donostian. Ulia inguruan zuten etxea, Villa Xantiene.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-031-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donostiara itzuli zirenean, etxea hutsik topatu zuten, gerra garaian hamaika etxe hustu zituzten Donostian. Ulia inguruan zuten etxea, Villa Xantiene.

Transkripzioa

- Eta gero handikan Donostiara etorri giñan. Bueno, etorri giñan… ez dakit. [Gure amak] hartu ta, ba, ez dakit, Zarautzera jungo giñan ta gero Zarautzetik ya… nazionalak pasa zian, Donostiara bueltatu zian. Etxera alleatu zieneko ya etxea hustuta zeon, dana, gauza guztiak lapurtuta. Badakizu, garai hartan… Nik ez dakit iñork ote dakien, ez dut uste, baiño Donostiako hainbat pisu lapurtuta, hartu ta altzairuak eta danak kamioietan sartu ta Nafarroa aldera eraman. Hori oso arrunta izan zen. Askotan gertatu zen.
- Eta zuen etxia nun zegon?
- Hemen, Ulia alden. Hemen, Ulian. Nola da hori…? Oain Zemoriya kalea da. Hemen, villa Xantiene. Han bizi giñan gu. Nere gurasoak han bizi […].
- Xantiene da?
- Xantiene. Ta gaur egun´e halaxe da. Villa Xantiene. Eta ni Ulia mendikoa naiz, horkoa naiz. Neretzako ya, gu txikitan, ezta, Gros ta hau beste mundu bat zan guretzako. Ez… ezaguna bai, baiño gurea zen Ulia.
- Eta hori, etxe hori, berdiña zan? oin berdin jarraitzen du?
- Oin ari dira pintatzen, beste kolore baten; txukuntzen ari dira. Hori zen garai bateko… bueno, nik ez dakit, baiño nik entzunda dakat, baiño ez dut uste hori egia denik, horrek baserri antza badu. Hori, ikusten danez, garai bateko baserria da, baserria zen. Baiñon baserria, ikusten danez, sendoa; sekulako hormak dauzka. Eta historia ze izan dan? Jainkoak daki. Baiño etxeko paretan badaude… badaude… aspillerak nola izaten dian? tiroak botatzeko zulo hoiek? zea, hoietako… badaude. Eta oaindik hor ikusten dia. Eta hor bizi giñan. Baiño gero hori, bai, garai baten… ez dakit Okendo etxekoa edo ez dakit zeiñena izango zen, Okendona esaten zuten. Eta, bueno, nere gurasok hartu zuten pisu bat eta hor bizi izan gea beti.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia