San Sebastian eguna Antiguan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-024-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antiguako festak. San Sebastian egunean ez zen ezer egiten; gero luistarrek danborrada atera zuten. Aurretik bai, amaren garaian erromeriak izaten ziren. "Donosti Zaharra" tabernako giroa.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: DON-024/027
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
-Antiguan, jairik-eta eoten zan? Ze ospatzen zan?
-San Sebastian euna, baiño goizian tanborrada iten zuen klao Francon denboan nik hoi da ezautu detena, ta ez zan ezer’e iten, ta tanborrada Los Luises, atea zuen azkenian, kosta zan baiño, hoi iten zan tanborrada, geo ya goizian ez zan ezer’e eoten. Baiño zaharrak lehenokuak, kontatzen zuen nere amak behintzat esaten zuen, hemen Matia kalean, izena’re esaten zuen ‘lo que pasa es que’ ya, ahaztu’re in zaizkit. Izaten zala ba San Sebastianetan ta berbenak eta epoka haiyetan, izaten zala, karo beak ere hamen nola bizi zian ba askoik ez zian izaten. Baiño geo hemen, Matia kalean, Casimiroko zea hortan, uste det bueno, hor traste samarrak uste det ziala, eta amak kantziyuak’e esaten zitun horkuak: “si quieres pasarlo bien, vete a donde quien” o, “vete al Donosti Zaharra”, Donosti Zaharra deitzen ziyen horrei! Uain, pixka bat zeatzen…
-Donosti Zaharra?
-Bai, Donosti Zaharra, ta uste det, hor bueno…
-Anbientia hor eoten zan orduan, girua? Baiña hori, gerra aurretik?
-Bai, hoi ya nik, ez det ezautu.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!