Zinemara joaten ziren Igeldora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-024-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tranbiak: Monte Igeldo eta Bentaberri. Oinez joaten ziren Igeldora, zinemara. Funikularrean jaisten ziren, ilunduta. Eliza azpiko zinema aretoa, luistarrena.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: DON-024/025
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk
Transkripzioa
-Eta tranbia’re bazeon, ez? Juten zana han eh…
-Bai epoka haiyetan ni…
-Funikularreraiño, ala han ingurutara…
-Hua zan Monte Igueldo, baiño hemen zan Benta Berri. Bai, eta haik’e buelta ematen zuen hor, zea, taberna zea hortan…
-Azurmendi?
-Bai. Bai, hor ematen zuen. Gaurko eunian oso desberdiña do, ta ezin da zeatu askotan baiño, hor errebuelta dana, hor ematen zuen.
-Zuek juten ziñaten, Igeldora-eta? Ala ez? Funikularrian?
-Oiñez.
-Oiñez juten ziñaten? Dantzara?
-Zinea, dantzara ezin zan, ez zuen permititzen.
-Nork ez zun permititzen?
-Urtiak.
-Ze, gaztegiya dantzarako?
-Eta zinera juten ziñaten?
-Bai, eta geo jetxi funikularren. Hortako bagendun dirua baiño iyotzen bagiñan ba diru gutxiyo, oiñez, ta jetxi nola gaba zan hobeto etortzen zan funikularra.
-Ta jende asko juten zan zinera?
-Betia eoten zan beti!
-Bai?
-Bai, bai.
-Hemen ez zeon zinerik?
-Ez. Gaurko eunian bado zea hortan, Benta Berriko zea hortan baiño, zinea hola ez, eliza azpin zeon bat, El Pudri, ez dakit zergatikan deitzen ziyen, baiño eliza atzian zeon ta hua gehiyena ibiltzen zuen ba Los Luises. Ta geo hua kentzen beste zineik hemen, ez goatzen.
-Ta, asko juten ziñeten zuek zinera? Dirua zeonian bakarrik?
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!