Ikatza moilara ekartzen zuten lehen
Moila etxeko leihotik ikusten du eta lehen ikatza-eta ekartzen zuten bertara. Arraina kai aldean deskargatzen zuten. Lehen sukaldean ikatza erabiltzen zuten ekonomikarako. Ekonomika ura berotzeko erabiltzen zuten; gainerakorako beti izan dute gasa.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 28a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: DON-021/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura
Transkripzioa
- Hemengo lanbideak zeintzuk ziran? Hemen ze lan iten zan?
- Gero hemen etortzen zian “los de la carga”. Bueno, “descarga” o “carga” o… Ekartzen zuten batzutan ikatza, egurrak… Baiño ya hori dana kanpoa zan, oseake, Pasaira o ez dakit nora. Ta hemen ya “de recreo” ya.
- Eta etortzen zan arraiña kamioietan-eta eramaten zuten?
- Eramaten zuten, bai. Baiño arraia handikan, e! Hemendikan ya bestia, osea, o… “cemento” ere. Nola da “cemento”?
- Bai, zementua.
- Zementua, ezta? Bueno. “Cemento” eta ikatza.
- Porlana, ez?
- Porlan. Hoiek, hoiek. Baiño beste aldea, e! Honea.
- Eta hori ze iten zan ikatza gero? Erabiltzen zan ikatza etxetan?
- Ba, bai. Leheno sukaldiak izaten gendun, “económicas”. Ni gogoratzen naiz, brillante gustatzen zitzaiten eta ze iten nun? Altxa sukalde gaiñea, osea, “a la económica”, gaiñea, eta alanbriakin “ra-ra-ra” pasatzen nun. Errexo hankakin pasatzia ez eskuakin baiño, eta hola brillante-brillante! Baiño gasa beti izan degu, e? Osea, “la económica" ibiltzen zan berotzeko ura. Ura berotzeko, bai. Bestela ez.
- Ta bestela butanoa? Butano bonbona?
- Ez, orduan ez zan. Ez, ez, ez. Gas naturala, oseake, “gas ciudad”, oain “natural” esaten dutena.
- A! eta beti egon da hemen?
- Bai, beti izan deu hori. Baiño butano nik sekulan ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!