Mirentxu Agote Aramendi
Donostia (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Donostiako Parte Zaharrekoa, jaio zen etxe berean bizi izan da beti, Angel kalean. Gurasoak ere donostiarrak zituen: Joxe Migel aita saregilea zen Pasaian; Pepita ama, berriz, Toribio Altzagarekin ibili zen antzerkia egiten, gerra aurretik. 1945ean, “Ramuntxo” egitea eskatu ziotenean, alaba ere antzerkian hasi zen. Urtero taularatzen zuten antzezlanen bat, beti euskaraz, Maria Dolores Agirre gidari zutela. Ikasi, baina, erdaraz egin zuen dena, Mirentxu mojen eskolan ibili baitzen: lehenengo Elizaranen, eta gero San Bartolomen. Akademia batera ere joan zen, kontabilitatea ikastera, baina gero ez zuen erabiltzerik izan. Etxe azpian ezagutu zuen senarra izango zuena, eta bertara ezkondu ziren. Bi seme izan zituzten. Oso etxezuloa da, eta etxea landarez beteta dauka. Gantxiloa ere egiten du.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-021 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute