Esnea partitzen; San Martin azokara zaldi-karroan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-016-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Esnea saltzen zuten, gehiena Gurutze Gorrira. Etxetara partitu eta San Martin plazan saldu ere bai. Aita-amak joaten ziren zaldi-karroan, egunero; ama saltzen geratzen zen. Barazkiak.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: DON-016/010
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta esnia saldu iten zenuten?
- Bai, esnia saldu. Guk eamaten giñun gehiyena... 'Cruz Roja' o Gurutze Gorria. Ta handik [...] hara ematen giñun. Portziyoik handina hara ematen giñun. Ta geo, beste pixkat plazan saldu ta... pisueta partitu re bai beste pixkat ta holaxe.
- Eta plazara nor... nor juten zan? Plazara...
- Ama.
- Ta San Martin...
- San Martiñea, bai.
- Eta hola juten zan?
- Zaldiya ta karruakin.
- Zaldia ta karruakin.
- Bai. Aita ta biyak juten zian. [...] Ama hua han geatu, ta aita etxea etorri.
- Ta egunero juten zan?
- Egunero-egunero. Egunero. Jai ta aste. Egunero.
- Ta ze eramaten zun... karruan?
- Esnia, behintzat parte bat eta geo berdura. Berdura iten zana. Letxuga zala, aza, porrua ta iten zana... baina ta tomatia ta... eiten zana batzan. Ta hantxe.
- Sasoian sasoikua orduan?
- Bai, sasoian sasoikua.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!