Baserriko abereak: behiak, txerriak, oiloak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-016-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bederatzi-hamar esne behi eta idi parea izaten zituzten. Txerriak ere bai: erosi eta hazi egiten zituzten. Gose garaian hiltzen zituzten. Odolkiak. Txerri-jana tabernetan batzen zen: ogi puskak, platano azala... Oiloak, arrautzak.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 22a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: DON-016/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Beatzi-hamar behi ta iri-paria ta zaldiya.
- Esne-behiak zian?
- Esne-behiyak beatzi. Beatzi-hamar edo... beti ez zian /etzian/ berdin-berdin izaten, baña... Ta geo, hayen umiak txekorrak beste... beste hanbeste edo inguru.
- Eta txerririk bai?
- Txerriyak e bai. Etxian ez zian /etzian/ [...] izaten txerra amaik ez. Geo, erosita ekarri umiak... hola koxkorrak, hazi ta saldu.
- Eta txerririk ez zan hiltzen etxian?
- E?
- Txerri...
- Txerriya? Bai. Hiltzen giñun, bai. Urte batzutan, orduan, gose urtia pasa, izandu zan ta ordun hiltzen genduen bai txerriya re. Urten...
- Eta gero, odolkiyak... in?
- E?
- Odolkiyak gero?
- Odolkiyak e bai. Iten zian... emakumiak iten da. Jan e bai gustoa ta.
- Eta nork iten zitun odolkiyak?
- Amak zakin odolkiyak iten. Han Orexan e bai. Beti. Ohitua zan hua gaztetan ta. Amak eta... geo arrebak eta hola.
- Eta txerriei ze ematen zitzaion jaten?
- Txerriyai? Guk ibiltzen giñun zea... txerri jana esaten ziyoena. Zean biltzen... tabernetan o hoteletan biltzen zan... geatzen zana zean...
- Naranja azalak eta?
- Naranja azalak e bai... Ez zuen /etzuen/ nahi izaten. Platano azala hobia, nahiyo. Ta ogi puska ta saltsa zeako saltsa ta... kazueletako saltsa ematen giñun guk, ta beste arto pixkat igual baldin bazan ta holaxe.
- Ta oilorik bazenuten.
- Bai, oilluak e bai. Beste pixkat... beste dozena bat edo hogei bat edo. Hantxe. Ta arrautz batzuk eta etxeako ta... Geo pixkat saldu ta... holaxe.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!