Donostia (Gipuzkoa)

Portu kalea oso kale animatua da

Portu kalea oso kale animatua da <p>Portu kalean hazi eta bizi izan da beti. Beti egon dira taberna asko, horietako batzuk aipatzen ditu: 'Trabuko', 'Euskal bilera', Komunisten zentroa... Oso kale animatua da, jai guztien erdigunean dago. Dendak ere beti egon dira kalean. Baserritarrak Bretxan egon izan dira beti beraien jeneroa saltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-013-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Portu kalean hazi eta bizi izan da beti. Beti egon dira taberna asko, horietako batzuk aipatzen ditu: 'Trabuko', 'Euskal bilera', Komunisten zentroa... Oso kale animatua da, jai guztien erdigunean dago. Dendak ere beti egon dira kalean. Baserritarrak Bretxan egon izan dira beti beraien jeneroa saltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tabernak beti. Eta oain asko, [zaharrian].
- Eta zeintzuk ziran taberna ezagunenak lehen?
- Hemen tabernaik ezagunenak, hemen etxe honen /etxionen/ aurrian bat zan `Trabuko´ izena zuna, Manuel Agirre. Eta gero, gero, oain `Bernardo´ daon etxe hortan /etxiortan/ hor zan `Euskal bilera´. Eta `Euskal bilera´n gaiñian komunisten zentrua.
- Eta jende asko ibiltzen zan hor?
- Kale animatuba da oso. Ez dakit zeengatik, eo kaieako irteera dulako eo kaietik etortzen dan jendiak hemendik pasa bihar dulako. Erakutsiko dizut geo balkoitik. Hori gertatzen da, e! Ta Plaza Konstituziyua´re oso famosua izandu da /izandua/ beti, ta garai hartan´e bai. Ta biyen erdin nola baitaon. Oso da animatuba. Beira: tanborreruak baldin badia, hemendik pasa gabe ez da gelditzen; txarangak baldin badia, hemendik pasa gabe ez da gelditzen; iñauteritako karrozak baldin badia, hemendik pasa gabe ez zaizu geldittuko. Eta guardiyak? nik ez dakit zuk nola pentsatuko dezun, baiño, badakizu, tipo haiek etortzen zianian, pelotazuak´e hemen izaten zian gehienak. Eta ertzaina bea´re bai. Ez naiz harritzen deitzen diyotena deitzia mutil gaztiak. Ez naiz batere harritzen.
- Orduan, dana ikusten da hamendik balkoitik?
- Bai, bai.
- Eta lehen dendarik-eta bazeon?
- Bai, komestibliak bazian. Aurrian bat eta hemen bihan beste bat, mutil zaharra. Bi komestible. Gero plaza bertaa itten da /ittea/ hemendik. Lidl ta Bretxako… baserritarrak etortzen dienak, berta-bertan itten da /ittea/ ba, plaza pasa ezkeo segittun.
- Eta jenderik egoten zan kalian gauzak saltzen? Berdura-ta saltzen, edo arraiña…
- Han, Bretxan. Bretxan bai.
- Bretxan bai. Baiña hemen kale hontan ez?
- Ez, ez, ez. Gero beste bi komestible´re bai, hauntzixio, eskubikaldea, kai aldea. Oaindik´e segitzen dute /segitzeute/.
- Eta alpargata sailtzaillerik edo…?
- Bai, kale hontan badao. Bai. Apreta saltzaillia kale hontan /kaliontan/ bertan badao. Honen gurasuak jarri zuen ta beak´e segitzen du oandik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia