Margari Aizpurua Lete
Donostia (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Ergobiako Oilalume baserrian jaio zen, baina hamabost egunekin Donostiara eraman zuten, hantxe bizi baitziren gurasoak, Portu kalean. Aitak arrandegi batentzat egiten zuen lana. Ama alargundu zenean, etxeko logela bat alokatzen hasi ziren, aurrera ateratzeko, eta ohiturari eutsi zioten gerora ere. Margarik Muñoaren eskolan egin zituen lehen urteak, euskaraz. Besteak beste Elbira Zipitria eduki zuen irakasle. Gero, mojetan ibili zen; dena erdaraz han. Erlijioa barruraino sartu zioten, eta elizako kontuetan ibili zen, katekista eta. Josten ikasi zuen, eta umeendako arropa egiten zuen etxean. Hasierako etxe berean bizi zen gurekin egon zenean ere, eta hori zuen zaletasuna, umeentzat arropatxoak egitea. Aresokoa (Nafarroa) zuen senarra, arotza.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-013 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute