Donostia (Gipuzkoa)

Intza taberna eta beldurra

Intza taberna eta beldurra <p>Intza tabernaren historia: jabea fusilatu egin zuten, Hernanin, eta alargunak Bar Espa&ntilde;a jarri behar izan zion izena tabernari, derrigortuta. Beldurra izugarria zen. Orain ere nabari da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Intza tabernaren historia: jabea fusilatu egin zuten, Hernanin, eta alargunak Bar España jarri behar izan zion izena tabernari, derrigortuta. Beldurra izugarria zen. Orain ere nabari da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

-Eta bueno, Intzako hori. Intza hori, urte askotan izena izan du España, Bar España. Eta makiña batei esplikatu diet nik, zeatikan askok: “¿Ahí vamos a entrar, Bar España?”. Leheno zan Intza, gerra aurretik, eta bertako nausiya afusilatu in zuten Hernanin, eta alargunari berriz taberna irikitzeko jarri zioten baldintza, “Bar España” jartzeko. Oain berriz Intza da, baiño kosta zaie. Lehendabizi in zuten España kendu, geo Bar bakarrik, ta azkenian jarri dute Intza, bildurra izugarriya zan, ta uaindik irauten du bildurra. Beitu, oaingo hauteskundetan nabari da hori, jende edadetua juten da bildurrez, botatzea, botatzen ez badue zerbait gertauko ote zaien eo, jende edadetua oaindik bildurra dauka. Bai bai.
-Hori ez da kentzen…
-Ez da kentzen. Eta hemen beste bat bazan, oain taberna obretan ai dia hemen beheian, este Bar Manolo, garai batean zan Insausti, karo gure pariente iten zan horko nausiya’re afusilatu in zuten.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia