Larunbatetan eskolara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urgullera joatea txangoa zen. Ostegun arratsaldetan jai izaten zuten. Larunbatean eskolara joaten ziren: marrazketa zuten, Don Gerardorekin. Zigorrak jartzen zituen, eta gezurretako izenak ematen zizkioten.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: DON-011/012
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Eta, Urgull aldera eta juten ziñaten?
-Keba, hori eskursiyua zan! Urgullea, eskursiyua! Atzalde baten eo… Zeatikan ordun osteun atzaldetan izaten gendun jai, launbatian zan beste eunak bezela. Bai. Launbat atzaldian izaten gendun dibujo, ta gendun maixu bat, hemengo optika bateko langillea zan, ta etortzen zan guri dibujo eakustea, Don Gerardo. Eta harrek zigorrak jartzen zitun, hizketan ta hola ta, aber: “[…]”, ta apuntatu iten zun, ta ematen zitzaien, ematen zioten abizenak gezurretakok, ta hurrengo launbatian: “Aber, los castigos”. […] “No ha venido.” Ez zegon abizen hartakoik, ta holaxe, oso gizon ona zan, ta bueno, ez dakit kontuatzen zan o ez baiño…
-Konturatuko zan.
-Ez dakit ba.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!