Donostia (Gipuzkoa)

Taberna eta eskola uztartuz

Taberna eta eskola uztartuz <p>Tabernan umetatik hasi zen lanean. Enkarguak egiten eta. Eskolara Kanpandegi kalera joaten zen, Mu&ntilde;oaren ikastolara. Mu&ntilde;oatarrak. Gerran itxi egin zuten. Don Eugenio Goia zen maisua. Gerraostean, karlista baten babesarekin, Nuestra Se&ntilde;ora del Pilar ikastetxea jarri zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tabernan umetatik hasi zen lanean. Enkarguak egiten eta. Eskolara Kanpandegi kalera joaten zen, Muñoaren ikastolara. Muñoatarrak. Gerran itxi egin zuten. Don Eugenio Goia zen maisua. Gerraostean, karlista baten babesarekin, Nuestra Señora del Pilar ikastetxea jarri zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu zenbat urtekin hasi ziñan tabernan lanian?
-Ba txiki-txikitatik zerbaitetan. Baserritan bezela, lana danentzako zeon.
-Ta ze, zeintzuk zian ume txikiyendako lanak?
-Ba ez dakit, ba, ba gauzka bildu eo… zerbait ekarri eo, kaletik. Holako zeak.
-Enkarguak?
-Enkarguak eo hola zerbait, e, bai. Gero ez dakit hitz ein behar dan, baiño eskolako historia...
-Bai, hori galdetu behar nizun.
-Bai, bai. Gu hasi giñan Campanario kalen, Koruko Amaren ikastetxea zan. Muñoatarrak zian aberats batzuk, Bidanikok, eta oso euskaltzalek, eta haiyek jarritako eskola ta… bueno, ikastola. Eta han hasi giñan. Eta gerra etorri zan, eta itxi in zuten. Bi aldiz, bi aldiz bialdu zituzten kartak... Gure maixu jefea izan zan Don Eugenio Goya. Oain kaletxo bat eman diote hemen, Trinidadeko plaza hortan?
-A, bai?
-Bai. Eugenio Goya pasa… ez dakit, pasalekua, ez dakit ze jarri dioten. Donostiko gazte asko harrekin ibilitakok giñan. Bai, itxi in zuten, eta geoztikan jarri zuten “Frente de Juventudes” leku hartan; oain Kaialde, zaharran egoitza da, ta ikastola oain kendu dute hortikan; hor hasi zan, eta oain dakate hemen, Zuloaga… bilobak-eta hor dabiltza. Eta bueno, ba gu danak kalen gelditu giñan eta Don Eugeniok eta… beak`e bizi behar zuen, eta guri eskola eman behar`e bai, eta antolatu zuten… Koruko Amaren ikastetxea zan, eta maixu bat bazan erdi karlixta eo, ta harren babesen eman zioten baimena irikitzeko “Colegio de Nuestra Señora del Pilar”. Eta han jarraitu gendun.
-Eta nun zan hori?
-Hori zan hasieran, e, oain “sociedad” Euskal-billera badago… oian soziedade bat da, Euskal-bilera. Eta ordun lokala nonbait libre zegon ta /da/ han… Baiño gu txikiñak giñan e, Kostituzio plaza… enparantzan. Hemen, Kostituzion. Pixu baten, txikiñak, andereño batekin. Andereño, señorita esaten zan ordun. Eta hor hasi giñan, ta /da/ geo pasatzen giñan zeara.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia