Donostia (Gipuzkoa)

Eskolan erdaraz

Eskolan erdaraz <p>Erdaraz ikasten zuten eskolan, Konstituzio plazan. Besoa altxatuta abestu behar zuten; horrekin lotutako pasadizo bat. Frankismoak ezarritako liburuak zituzten. Pupitreak, tinteroak. Ikurrinak marrazten zituzten; don Eugeniok abisatzen zien inspekzioa zetorrenean. Erabiltzen zituzten trikimailuak. Francoren erretratua nola estaltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erdaraz ikasten zuten eskolan, Konstituzio plazan. Besoa altxatuta abestu behar zuten; horrekin lotutako pasadizo bat. Frankismoak ezarritako liburuak zituzten. Pupitreak, tinteroak. Ikurrinak marrazten zituzten; don Eugeniok abisatzen zien inspekzioa zetorrenean. Erabiltzen zituzten trikimailuak. Francoren erretratua nola estaltzen zuten.

Transkripzioa

-Eta, e… euskeraz ez zian izango…
-Keba! Dana erderaz.
-Eta aurretik, Muñoan ikastolan?
-Ba ez naiz goatzen, oso txikiya nitzan. Ez naiz goatzen. Uste det euskeraz izango zala, bai. Eta hor, Kostin giñala, bueno, orduko aginduak ba... “Cara al sol” ta danak abestu in behar zian, “el himno nacional” ta /da/… “Viva España, alzada la frente hijos del pueblo español” ta danak abesten giñuzten, ta gaiñea hola. Eta nere bizitzako lotsik haundienetako bat izan zan /izantzan/, sekulan ez zait /etzait/ ahaztutzen; han ama, emakume bat zegon, Kostin, eta dana txintxo eamaten genun. Eta oain Sociedad Euskal-Billera dan hortan gizonezkoak zeuden: don Eugenio, don Juan, don Nicolas ta. Baiño leiyok zituzten “contraventanas”. Eta iten zuten abesteko garaiyan itxi, eta kanpotikan entzuten zan, baiño besua ez zuten altxatzen. Eta gu horrea, hortikan joan giñanian, hiru o lau giñan ta /da/ danak hola. Danak gui parrez!
-Eta hori zenbat urtekin?
-Ba hori izango zan ba zazpi, sei-zazpi urtekin eo hola.
-Ta ez dezu ahaztu, e?
-Ez. Sekulan ez zait /etzait/ ahaztutzen.
-Eta han eskolan libururik-eta erabiltzen zenuten?
-Bueno, ordun liburuk zian ba gehiyenak ba goitik agindutakok, baiño gure don Eugeniok zeukan ohitura haundiya e… idazteko. Adibidez, giñuzten kuaderno haundik. Eta geografia ta historia ta dana, beak hitz ein eta guk idatzi. Eta liburuk ez giñuzten horrenbeste ibiltzen. Idatzita.
-Eta idazteko, tinta?
-Tinta, hoixe! Giñuzten zea, lau… lauentzako pupitrek, eta batek muitzen baldin bazun… baiño hola zulotan tinterok. Eta hola. Ordun boligrafoik eta ez zegon /etzegon/. Arkatza ta tinta. Eta bueno, gero dibujok´e asko iten giñuzten. Margotu ta, kuadernotan, e. Eta holaxe, eta… ikurriñak-eta iten giñuzten kuadernotan. Don Eugeniok, don Eugenioi asko zor diogu guk. Eta gero etortzen zan “este”, ispektorea eta ordun abixatu ite(n) zigun don Eugeniok eta… garai hartan kola-ta ez zeren, eta “engrudo” esaten zan. Iriñakin-eta iten zan, kola bezela, eta iten genun ikurriña zeon orriya, bi orri…
-Pegatu.
-Peatu. Ta etortzen zan ispektoria eta: “Qué página más gruesa!”. Ta gero, joaten zenean, berriz iriki.
-Eta hori, don Eugenio, nungua zan bera?
-Donostiarra.
-Donostiarra?
-Bai, bai, bai. Donostiar peto-petoa. Eta hola. A, beste gauza bat. E, gela guztietan zeren eo Franco eo Jose Antonio Primo de Rivera eo. Eta kristalakin, eta paperakin hola bolatxoak ein ta zas! Ta askotan koadroak eoten zian dana estalita.
-A, bai, e? Goitik behera?
-Bai, eta don Eugeniok ez zun /etzun/ ezer esaten. Ta halako batian: “A limpiar los cuadros, que viene el ispector!”.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia