Txikitoen zergatia eta tabernako jana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-011-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gizonek ardoa edaten zuten tabernan. Txikitoak hartzearen zergatia: etxean jende asko izaten zen, eta lanetik irtetean tabernara joaten ziren gizonak, traba ez egiteko. Tabernako jan-edana. Pintxorik ez zen egoten. Igandetan umeak aitekin joaten ziren tabernara, eta pastelak jartzen zituzten barran. Haragi egosia jartzen zen eta salda, tortillak, legatza.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 14a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: DON-011/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak
Transkripzioa
-Eta ze, ze eraten zan? Ze eraten zuten gizonek?
-Ardoa.
-Txikitoa?
-Txikitoa, bai. Txikitona´re... beitu, esaten da txikiteoa, txikiteoa, baiño txikiteoak bere esplikazioa badu. Ordun txikiteoa asko zan. Beitu, etxiak zian txikiak, familik haundiyak: aiton-amonak, eta etxeako bat ezkontzen zan, eta ume asko. Ta /da/ ordun saloik eta ez zeon /etzeon/, bizitza iten zan sukaldean dana, eta umek ba gela batian hiru eo, ohi bakoitzian bi ta hola. Eta gizonak gehiyenak langilek zian, eo arotzak eo linternerok eo, e... eo igeltserok eo... eta lanetikan irten eta etxea jun, eta ordun baiñok´e ez zeren /etzeren/, sukaldeko arraskan pixka bat txukundu... eta pixka bat erropak eta aldatu, ta han traban zeren. Teleik ez zeon /etzeon/, ta kalea. Ta laun artian ba baxoerdik edatea. Gero, danak, ume guztik eta apaldu ta ohiyian sartzen zianian, ordun etxea apaltzea. Hori esplikazio oso interesantia da, zeatikan ematen du gizonak ba parranderok eo... beti ba kalen ta /da/ baxoerdik eaten ta /da/... bazun bere zergatia. Bai.
-Eta zuen tabernan edariya ta… jatekua ere egongo zan.
-Bueno, ez oain bezela. Oaingo pintxok eta hoiyek ez zeren /etzeren/. Horrek izan zun /izantzun/ bere… beitu, igandetan askotan ba emakumek etxen, bazkaiya iten, eta umek ba aitakin; emaztiak: “Bueno, eaman ume habek hemendikan buelta bat ematea”. Baiño buelta bat ematea izaten zen bukaera alde zarren. Eta hasi giñan jartzen igandetan mostradorian pastelak, umeegatik. Bestela, hamaiketakua iten zan, baiño mahaiyan. Adibidez, haragi egosiya; orduan haragi asko ibiltze(n) zan salda iteko ta… ordun ez zegon /etzegon/ “ni”… ez, e, nola da? Kener, Knorrk eo Korn… bueno, hoi; oaingo Gallina Blanca ta istorik, ordun ez zeon, ordun haragiya. Eta haragi hura zerbitzen zan ba piparrakin o tomatikin o, hamaiketakua. Salda, eta gero hori. Eta mostradoren geo hasi zan pintxuak-eta jartzen. Atsaldetan bai, atsaldetan tortillak-eta, adibidez antxoan tortillak, e, bakallauan tortillak, legatz prijitua, mostradoren. Eta bokartak, zianian, ta /da/ holako gauzak jartzen zian mostradoren. Baiño pintxona gero hasi zan. Oain, berriz, hoi da inportantena.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!