Donostia (Gipuzkoa)

Fonologia irakasle, urte askoan

Fonologia irakasle, urte askoan Irakasle EHUn urte askoan. EUTGn hasi zen, Aita Altunak proposatuta. Fonologia eskolak, batez ere.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-010-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Irakasle EHUn urte askoan. EUTGn hasi zen, Aita Altunak proposatuta. Fonologia eskolak, batez ere.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Irakasle ibili zea Euskal Unibertsitatean?
- Bai, unibertsitatean bai, urte askotan, bai, bai, bai.
- Eta nola... bueltatu ziñanian... Bueno, ingenieritza noiz utzi zenun?
- Bueno, ni itzuli nintzanean Aita Altunak proposatu zian EUTGn klasiak ematea. Eta orduan hasi nintzan ba fonologia ematen, ematen ba zeran, EUTGn, eta gero Deuston'e bai, gero Deusto. "O sea" lehenbizi, beraz, lehenbizi Antiguan, Jesus, EUTGn, eta gero Deustun. Eta Deustun ere ba nik urte askotan eman det klasea'e bai, bai, urte askotan bai. Beti fonologia. Gehienbat fonologia, dialektologia beharbada ere bai, baiño bueno, batez ere fonologia, bai? Fonologia hain zuzen ere liburu bat badegu; begiratzen badezu, hor hori fonologia da.
- Euskal filologiako hortan ematen zenun? Euskal filologian ala ez? Karrera, euskal filologia karrera barruan?
- Bai, hori da, bai, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia