Ekin taldearen sorrera I
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-010-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 11a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: DON-010/016
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Politika eta Franco
Transkripzioa
- PNVkin bueno harremanetan jarri ziñan eta...?
- Bueno, orduan gertatu zan ba, klaro, gu hasi giñanian mugitzen, pues orduan PNVko batzuk enteratu dia, noski; "aquí un grupo de jóvenes interesaus y tal". Eta orduan ba guri proposatu ziguten sartzea, eta guk pentsau genun PNVn ezer ez, PNVk ez zula ezer egiten, "que decía que había que esperar y" guk nahi genun zerbait egin, eta hola sortu zan Ekin taldea. Ekin taldea, "super seguro", joe, dana debekatua, "papera hau irakurri eta erre zazu" ta, "en fin", hola, plan hortan, ezta? Bai.
- Klandestinitatean ez?
- Bai, bai, klandestinitate, bai, bai, klaro, ya danak kartzelan egonak giñan, danak gea; eta esan genun "joe, ez gea berriz eroriko zozoak bezela ezta?"
- Eta nun elkartzen ziñeten, etxe pribatuetan eta hola?
- Bai, bai, ta tabernetan'e bai, ta bueno ahal genun bezela. Konfiantzako lekuak billatzen genitun eta hola. Bai, baiño bueno, bai, tabernetan normalean.
- Eta elkarri papertxoak eta pasatzen, ta gero erre ta...
- Bai, bai, gero erre ta bai, bai. Joe. Bai, bai, oso estu, bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!