Donostia (Gipuzkoa)

Arrain saltzaileak

Arrain saltzaileak Kale saltzaileak ibiltzen ziren. Karro txiki batekin ibiltzen zen bat, sardinak eta txitxarroak saltzen. "A real el plato" saltzen zuen antxoa. Trukerik ez dute ezagutu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-009-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kale saltzaileak ibiltzen ziren. Karro txiki batekin ibiltzen zen bat, sardinak eta txitxarroak saltzen. "A real el plato" saltzen zuen antxoa. Trukerik ez dute ezagutu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta kale saltzaillerik eoten zan? Arraiña saltzen edo beste…
-Juantxo: Bai, bai, ordun... bai, bai, ibiltzen zian. Ibiltzen zian, e... bat ibiltzen zan karro txiki batekin ta gero egurrezko ohol batekin, ta han arraiya han ibiltzen zuten.
-Joxe Antonio: Baiña sardiñak eta txitxarruak.
-Juantxo: Bai, beste gauzik ez.
-Joxe Antonio: Tabla bat izaten zan. Eta ohol bat hartu, ta emakumiak ibiltzen zian.
-Eta hori, kaitik ekarritako...
-Juantxo: Bai, bai. Donostiko kaiyetik ekarrita, Donostiko kaiyetik ekarrita, barriyoa. Goatzen naiz...
- Joxe Antonio: […] “Desde Santurce a Bilbau, vengo por toda la orilla”.
- Juantxo: Ta ordun merke zan, merke. Goatzen naiz… bueno, merke ez, ordun garestiya! Baiño, e…
- Joxe Antonio: […] asko ekartzen zuten ta…
- Juantxo: “A real el plato” saltzen zun ordun eeee… antxoa. Oso ona, e! Plater haundi bat, “a real el plato”. Reala zan hogeita bost xentimo lengo pezetanak.
-Joxe Antonio: Nehiko diru zan ordun.
-Juantxo: Ordun honbre! Honbre! “A real”.
-Orduan bai antxoak!
-Juantxo: Orduan´e diruba zan! “A real el plato” zan ordun.
-Eta trukerik-eta iten zan?
-Juantxo: Ez. Guk ez deu ezautu hoi, ez.
-Berdura arraiñagatik aldatu...
-Juantxo: Ez, ez, ez. Hoi guk ez deu ezautu. Hoik dia lehengo gauzak, guk ez deu ezautu hoi. Guk hoi ez deu ezautu.
-Joxe Antonio: Ez.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia