Gerrako hilketen lekuko
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-009-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Fusilamenduak baserri ondoan. Bi zanga egin zituzten; batean hiru eta bestean lau sartu zituzten. 11 urte zituen Juantxok eta zortzi Joxe Antoniok. Arranpan gizon bat hilda nola ikusi zuten, etxetik pijamarekin eramana.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko irailaren 10a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: DON-009/022
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Juantxo: Hoik zian… Bi zulo in zituzten. Eta gabian hamar… hamaikak aldean, hamaika ta erdik aldian… Gu basarriyan bizi giñan, ta biria zeon gue etxetik beheraldea. Ta gabian brrrrr… kotxen bat.
- Joxe Antonio: Gerran, ordun, ez zeon besteik.
- Juantxo: Gerra denbora zan. Ta “oain´e bator ba, baten bat badator”. Ta handik pixkatea, ta-ta! Ta-ta, tiruak. Eta batzu bertan gelditzen zien /gelditzezien/ hilda, ez zituen /etzituen/ jasotzen. Ta beste atzuk… zangak in zituzten, bi zanga, ta baten sartu zituzten hiru, ta bestian lau, usten det. Eta según, sartzen… sartzen zituen bezela, lurra botatzen zuten. Ta gau baten, ebiya in zun /intzun/. Eta gu jun giñan ikustea, eta batek hanka bistan zakan.
- Eta zu orduan, mutiko… mutikua ziñan.
- Juantxo: Ni? Hama... hamaika urte! Hamabi itea.
- Joxe Antonio: Nik, nik zortzi urte o.
- Juantxo: Zortzi urte. Hoi dena guk ikusi gendun.
- Joxe Antonio: Eta beste batian, e, oain leno esan deun ranpa hortako peko hortan, erriyoko ranpa hortan, beste goiz batian azaldu zan gizon bat, ya heldua, berrogeita hamar urte o hola, gabardinakin, pijamakin eta zapatillakin. Hua etxetik atea zuten.
- Juantxo: Bai, etxetik atea, ta…
- Joxe Antonio: Eta hara eaman, ta di-da ta han utzi ta kitto. Hori guk ikusiya da, e.
- Juantxo: Hoi dena guk ikusiya da, ordun.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!