Donostia (Gipuzkoa)

Buelta Donostiara

Buelta Donostiara <p>Bi urte egin zituzten Donibane Lohizunen. Anaia bat, Sasetako komandantea, Bilboko gerrikoan hil zen; besteak aitaren baporean joan ziren Iparraldera. Han ere gerra hasi zen. Itzuli egin ziren. Aitari Calderon komandanteak lagundu zion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-003-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi urte egin zituzten Donibane Lohizunen. Anaia bat, Sasetako komandantea, Bilboko gerrikoan hil zen; besteak aitaren baporean joan ziren Iparraldera. Han ere gerra hasi zen. Itzuli egin ziren. Aitari Calderon komandanteak lagundu zion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat urte egon ziñaten aita, han Ziburun... zenbat urte?
- Emaztea: Gerra bukatu arte.
- E? Hamabi! Bertan bete nitun hamabi urte.
- Zenbat urte egon zineten.
- Nik han bete nituen hamahiru eta hamalau, bi urte.
- Bi urte.
- E...
- Eta bitartean zure anaiak gerran.
- Nere anaiak gerran, bai. Bat frentian hil zuten.
- Bai, osaba Roque.
- Bai. Eta...
- Hoi zer zan, Sasetako zer zan?
- Komandantia.
- Komandantea... eta zenbat urtekin hil zan?
- Hoitazazpi urtekin.
- Hogeita zazpi urte.
- Bilboko...
- Zinturoiyan. Bai. Eta... bestiak, gero, Euskal Herriya galdu zutenian, gure baporia han zeon, ta baporian sartu ta itzuli in zuten.
- Nora? Iparraldera?
- Haiek e bai... eta ni baita.
- Beaien baporian, zuen baporian.
- Bai, nee aitena zan baporia. Eta... han eondu giñan... hango gauzak okertu artian.
- Hemengo gerra utzi ta geo hangua hasi.
- Bai. Ta ni goatze naiz, gerra bukatu ta, este... Frantziko gobernuak, Franco onartu zunian, ya rekonozitu edo in zuten... Francon gobernua. Gerra bukatua zeon ta irabazi zuten. Ta, orduan, han zeuden, bai baporiak, kotxiak, ta eskapau inda jundakuak, danak bueltatu in zituzten. Ta nee aitak esan zun. "Nik ikusten baldin baet nere baporia... ematen... ezer gabe geldittuko naiz. Ta nik oain artian horrekin bizi izandu naiz ta hemendik aurrea´re horrekin bizi beharko izango det eta ni beakin nua". Eta bea... bere baporian etorri zan. Erremolkian ekarri zuten, e? Baiño nee aita gaiñian, barruan. Eta... orduan zeon hemen, komandante bezela: Calderón. Ez dakit, zuek ez dezue seguruasko horrenik ezautu, gaztiak zeate ta. Baion Calderón-ekin nere bi anai zaharrenak zerbitzuan suertatuak zian, ezautzen zitun.
- A bai?
- Bai. Eta harrek paper guztiyak konpondu zizkan ta... nere aitai ez zitzaion ezer gertatu.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia